Sitgeseko Zinemaldia
Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldia edo Kataluniako Nazioarteko Fantasiazko Zinemaldia (katalanez Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya) Kataluniako kostaldean dagoen Sitges udalerrian urtero egin ohi den zinemaldi bat da, fantasiazko eta beldurrezko zinemako filmak aurkeztu ohi dituena. Genero horretako zinemaldi garrantzitsuenen artean sailkatzen da.
Sitgeseko Zinemaldia | ||
---|---|---|
Jatorrizko izena | (ca) Sitges Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya | |
Mota | Zinemaldi | |
Indarraldi | 1967 - | |
Gertaeraren maiztasuna | 1 urte | |
Kokaleku | Sitges | |
Herrialdea | Espainia | |
Webgune | sitgesfilmfestival.com | |
1968. urtean Setmana Internacional de Cinema Fantàstic i de Terror de Sitges ("Sitgeseko Fantasia eta Beldurrezko Nazioarteko Zinemaldia") izenez sortu zen, eta urtero etenik gabe urriaren hasieran egin izan da. Mundu mailan fantasia eta beldurrezko zineman ospetsu bilakatu diren zinema zuzendari eta aktore ugari beren lehenbiziko urratsak zinemaldi honetan eginikoak dira.
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldiaren webgunea (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.