Planeta-sistema

Planeta-sistema orbita baten barnean edo orbitatik at izar bati grabitazionalki loturik dauden eta izarrak ez diren argizagien multzoa da. Hizkera xehean, planeta bat edo gehiago dituzten sistemek planeta-sistema bat eratzen dute, baina, horretaz gain, planeten ordez sistema horrek planeta nanoak, asteroideak, satelite naturalak, meteoroideak, kometak, planetesimalak edo disko zirkumestelarrak (edo aipatutakoen artetik zenbait) baldin baditu, planeta-sistematzat hartuko da sistema.[1][2] Alabaina, Eguzkiak bere inguruan orbitatzen diharduten argizagiekin batera, Lurra barne, sortzen duen sistemari Eguzki-sistema deritzo.[3] Exoplaneta-sistema terminoa ere baliatzen da planeta-sistema bati erreferentzia egiteko.

Planeta-sistema baten irudikapen artistikoa.

2019ko azaroaren 1ean 4.126 egiaztatutako exoplaneta ezagutzen ziren, 3.067 planeta-sistemetan banatuta eta 671 sistemetan planeta bat baino gehiago ezagutzen zirela.[4] Hondakinen diskoak ere ohikotasunez aurkitu dira, baina bestelako gorputzak atzematea askoz zailagoa da, txikiak izateaz gain, argirik igortzen ez dutelako.

Astrobiologian planeta-sistema baten gune bizigarriari buruz sarritan hitz egiten da, eremu horretan kokaturik dauden planeta edo argizagietan ura bada, egoera likidoan egon daitekeelako eta beraz, Lurrean sortu den biziaren antzekoa eduki dezakeelako argizagiak.

Erreferentziak

  1. Darling, David J.. (2004). The universal book of astronomy from the Andromeda Galaxy to the zone of avoidance. Wiley ISBN 0-471-26569-1. PMC 52509455. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. Collins dictionary of astronomy. ([5th] ed. argitaraldia) HarperCollins 2006 ISBN 978-1-84972-208-7. PMC 154726171. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. «The Extrasolar Planet Encyclopaedia — Catalog Listing» exoplanet.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.