Sismologia

Sismologia geofisikaren adarra da, lurrikaren eta hauek sortzen duten uhin sismikoen ikasketan oinarritzen dena. Uhin sismiko hauek lurraren barnean nahiz lurrazalean gertatzen dira. Sismologiaren barnean, beste fenomeno batzuk aurkitzen dira. Hauen artean honako hauek daude: itsasikaren edo tsunamien eta itsas handien ikasketa eta sumendi baten erupzioaren aurretik sortzen diren uhin sismikoen ikasketa. Gehienetan lurrikarak plaka tektonikoen mugetan sortzen dira, hauen arteko tentsioaren ondorioz.

Uhin sismikoa

Gorpu-uhinak eta azalera-uhinak.

Uhin sismikoak sismo edo leherketa baten ondoren Lurraren materialen arteko mugimenduak sortzen diren uhinak dira. Darda hauek, uhin modura mugitzen dira Lurra alde batetik bestera zeharkatuz. Uhin sismikoak lurrikaren ondorioz aparte, modu artifizialean sortu ahal dira ere bai, hain zuzen ere lehergarrien bidez. Lurrikarak bi motatako uhinak igortzen ditu: P uhinak edo uhin primarioak eta S uhinak. P uhinak barreiatze-norabidearekiko paralelo hedatzen direnak eta likidoetan barreiatzeko gai direnak dira eta S uhinak hedapenaren norabidearekiko zeharka hedatzen direnak eta likidoetan zehar barreiatzeko gai ez direnak dira. P uhinak S uhinak baino azkarrago iristen dira sismografoetara eta honen ondorioz sismoarekiko distantzia jakin daiteke.

P uhinen bigarren espeziea

Bioten teoriaren esanez, leku porotsu batean, hedatzen diren uhinak honako hauek dira: Uhin errotazional bat eta bi uhin konprimitu. Uhin konprimituak lehenengo espezieko P uhina eta bigarren espezieko P uhina taldeetan banatzen dira. Bigarren espezieko uhinak lehenengo espezieko uhinak baino motelago hedatzen dira, honen ondorioz Biot beste izen bat jarri zien uhin hauei: motelak eta azkarrak. Uhin motelak sakabanatu egiten dira eta bere anplitudea oso azkar gainbeheratu egiten da.[1]

S uhinak

S uhinen desplazamendua hedapenaren zeharkakoa da eta bere abiadura motelagoa da P uhinekin konparatuz. Uhin hauek lurraren mugimendua eragiten dute eta honen ondorioz, kalte handiena eragiten dutenak dira. S uhinen ez dira likidoa zeharkatzeko gai, bakarrik solidoa zeharkatzen dute.

Erdi isotropo eta homogeneo diren lekuetan S uhinen hedapena dentsitatearen eta μ moduluaren menpe dago:

P uhinak

P uhinaren propagazioa

P uhinak uhin longitudinalak dira, hau da, lurra konprimitu eta dilatatu egiten da hedakuntzaren norabidean. Uhin hauek S uhinak baino 1,73 aldiz azkarrago bidaiatzen dute eta edozein material motatik zehar bidaiatzeko gai dira. Uretan 1450m/s-ko abiaduran joaten da normalean eta 5000m/s-ko abiaduran granitoan.

Leku erdi isotropo eta homogeneo batean P uhinen hedapenaren abiadura honako hau da:

Ikus, gainera

Erreferentziak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.