Siro López
Siro López Fernández (Sarria, Lugoko probintzia, 1956ko martxoaren 20a), espainiar kirol kazetari bat da, saskibaloi eta futbolean aditua.
Siro López | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sarria, 1956ko martxoaren 20a (68 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Gaur egun COPE irratian eta Sport egunkarian, eta telebistako Teledeporte kateko «Estudio Estadio» eta Gol TV kateko «El golazo de Gol» saioetakokolaboratzailea da. Gainera, Real Madrid TV katean Real Madrid saskibaloi taldearen partiduetako esataria ere bada. Bestalde, YouTubeko "Experience Endesa" kateko «Colgados del Aro» saioan Juanma López Iturriaga, Antoni Daimiel eta Pablo Lolasorekin batera saskibaloiari buruz mintzatu ohi da. Iraganean, Josep Pedrerol kazetariaren "Punto pelota" (Intereconomía Televisión) eta "El chiringuito de Jugones" (Atresmedia) futbol saioetan ere kolaboratzailea izan zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.