Sirmia
Sirmia[1] (serbokroazieraz: Srem / Срем, Srijem / Сријем; hungarieraz: Szerém; latinez: Syrmia edo Sirmium; alemanez: Syrmien; eslovakieraz: Sriem; turkieraz: Sirem) Panoniako ordokian dagoen eskualde aberatsa da, Danubio eta Sava ibaien artean dagoena. Serbia eta Kroazia artean banaturik dago, ekialdea Serbian (gehiengoa Voivodinan) eta mendebaldea Kroazian izanda.
Sirmia | |
---|---|
Mota | area (en) eta eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°10′12″N 19°17′17″E |
2002an, serbiar aldeak 790.697 biztanle zituen.[2] Horietatik 668.745 (%84,58a) serbiarrak ziren. 2001ean kroaziar aldeak 204.768 biztanle zituen.[3] Orduko erroldaren arabera % 78,3 kroaziarrak ziren, % 15,5 serbiarrak, % 1 hungariarrak eta % 0,9 rusiniarrak.
Erreferentziak
- 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
- Popis stanovništva, domaćinstava i stanova 2002. Knjiga 1: Nacionalna ili etnička pripadnost po naseljima. Srbija, Republički zavod za statistiku Beograd 2003; ISBN 86-84433-51-3
- Errolda
Kanpo-estekak
Artikulu hau Serbiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.