Siriako Gerra Zibila
Siriako Gerra Zibila Sirian Arabiar Udaberriaren piztu ondorenetik (2011ko udaberria) izaten ari den gerra zibila da, nazioarteko esku hartze zabalarekikoa. Aurrez aurre ditu, alde batetik, Siriako Gobernua, besteak beste bere alde dituelarik Baxar al-Assadek zuzendutako Baath Alderdi Arabiar Sozialistaren kideak, Siriako Armada, Hezbola, Iran eta Errusia; bestetik, Siriako Biltzar Nazionalean elkarturiko matxinoak, Gobernuaren aurkakoak; bestetik, Konkistako Armada koalizio islamista, Gobernuaren aurkakoa; bestetik Estatu Islamikoa, Gobernuaren aurkakoa; bestetik, Rojavako kurduen armada, Gobernuaren aliatua; bestetik, AEBek, Turkiak eta beste hainbat mendebaldar eta arabiar herrialdek eratutako Indar Berezi Bateratu Konbinatua, Siriako Gobernuaren, Konkistako Armadaren eta Estatu Islamikoaren aurkakoa. Gatazka 2011ko urtarrilaren 26an hasi zen, hasieran giza eskubideen aldarrikapen bat baino ez izanik; baina, denboraren poderioz, alderdi bien jokabideek okerrera egin zuten eta bortizkeria nagusitu zen.
Siriako Gerra Zibila | |||
---|---|---|---|
Arabiar Udaberria | |||
Egoera, 2018ko data berrienekin eguneratua:
Al Assaden gobernuaren kontrolpean Kurduen kontrolpean Estatu Islamikoaren kontrolpean Assaden aurkako matxinoek kontrolpean Al-Nusra frontearen kontrolpean Indarren arteko borroka fronteak | |||
Data | 2011ko urtarrilaren 15a - egun ( 13 urte eta 46 egun) | ||
Lekua | Siria | ||
Koordenatuak | 35°N 38°E | ||
Egoera | Martxan | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Nazio Batuen arabera, 2013an jada miloi bat errefuxiatu eta 80.000 hildako[1] zeuden, Arabiar Udaberriaren gatazkarik gogorrena eta Siriako historia modernoan latzena izanik. XXI. mendean Irakeko Gerra eta gero hildako gehien izan dituen gerra da.
Aurrekariak
Assaden gobernua
1964an, estatu kolpe arrakastatsuaren ostean, Baath alderdi arabiar sozialistak boterea eskuratu zuen. 1966an, beste estatu kolpe batek alderdiko buruzagi tradizionalak kanporatu zituen.[2] 1970an, Hafez al-Assad jeneralak, Defentsa Ministeriokoak, boterea hartu zuen iraultza egin ondoren.
1971ean, bere burua presidente izendatu zuen eta hil arte, 2000. urtera arte, kargua mantendu zuen. 1982an, erresistentzia islamikoa egon zen zenbait hiritan eta Hamako hilketa gertatu zen.
2000ko uztailaren 17tik, Baxar al-Assadek presidente kargua du. 2000ko uztaila eta 2001eko abuztuan bitartean, Damaskoko Udaberria izan zen. Han eztabaida politiko eta sozialak egin ziren, baina Baxar al-Assadek parte hartzaileak atxilotu eta kartzelatzea agindu zuen.[3]
Demografia
Asaden familia xiiten adarrek alauita sektakoa da. Siriako biztanleen % 12,6 besterik ez da alauita.[4] Alauitek indar handia duten armadan eta segurtasun indarretan. Asaden familiako askok armadan eta indar armatuetan dituzte karguak. Kurduek diskriminazioa salatzen dute.
Arabiar Udaberria
2010ko abenduan, Tunisian, aldaketa politikoa eskatzen zuten manifestazioak hasi ziren eta arabiar munduan zehar zabaldu ziren.. 2011ko otsailean, Tunisiako eta Egiptoko gobernuak erori egin ziren. Sirian, gobernuko ordezkariek suniei eragotzi zien gobernuaren aurkako protestak bultzatzea.
Hasierako garapena
2011 martxoa - uztaila: protestak eta errepresioa
2011ko urtarrilean estatuan zehar protesta txikiak hasi ziren. Martxoaren 15ean, Daraa hirian, iraultzaren abiapuntuan, manifestazioak antolatu ziren eta gobernuak atxiloketa, kartzelaratze eta errepresioaren erantzun zuen.[5][6]
Apirilaren bukaeran, Asad hiri iraultzaileen aurkako operazio militarrari ekin zion. Nazioarteak gobernuaren ekintzak gaitzetsi zituen. Errepresioaren aurrean, manifestari asko armak hartzen hasi ziren. Polizia etxearen aurkako eraso batean, zortzi segurtasun indar hil ziren. Bitartean, Hama hirian, gobernuak tanke eta bonbekin erasoak egin zituen. NBEk eta nazioarteak gaitzetsi egin zituen. Haman, gerra hotsak entzuten ziren eta jada 2000 ziren hildakoak.
Uztailaren 29an, Siriako Armada Librea sortu zuten armadatik desertatutako taldeek. Euren helburua gobernuarekin amaitzea zen. Riyad al-Asaad desertore sunita erresistentziaren buruzagi lanetan jarri zen eta honela Asaden gobernua erausteko lehen erresistentzia armatua sortu zen.
2011 abuztua - azaroa: erresistentzia armatua
Gobernuaren aurkakoak armak hartzen hasi ziren gobernua erausteko. Gerra zibilaren hasiera zen. Aldi berean, Siriako Kontseilu Nazionala eratu zen. Bertan, gobernuaren aurkako alderdiak batu ziren.
Gatazkak okerrera egin zuen eta gobernuaren aurkako hainbat bataloi eratu ziren. Gainera, Siriako Armadatik hainbat pertsonek desertatu egin zuten. Bien bitartean, Alepon eta Damaskon protestek jarraitzen zuten.
Irailaren 29 eta 30an, Al Rastan, gobernuaren aldeko eta aurkakoen borrokak egon ziren eta 130 pertsona baino gehiago hil ziren.
Siriako Armada Libreak idlib Gobernazioa bereganatu zuen estatuaren iparraldean.
Gerra zibila
2012 hasieran, gatazka asko gogortun zen. Herri Iraultza gatazka armatu batean bihurtu zen, Asad kanporatzeko helburuarekin. Rastan, Douma eta Zabani herrietan eta Homs eta Hama hirietan gatazkak asko handitu ziren. Azken bi hiri hauek, gainera, Siriako Armadak inguraturik zeuden. Gatazka handitzearen eta gogortzearen ondorioz, Nazioartea gatazkari gerra zibila deitzen hasi zitzaion.
Homseko hondamena
2011tik Homs iraultzaren hiriburua izan zen. 2011 urte guztian zehar gobernuarekiko protesten eta borroka armatuen gune izan zen. Otsaila eta martxoan, armadak Homs bonbardatu zuen. Erasoak 1000 hildakotik gora utzi zituen eta gertaera "Homseko hondamena" bezala izendatu zen. Gero, armadak lurretik ekin zion ofentsibari eta 2013an ia Homs guztia estatuaren menpe zegoen. Homsen, hildakoak 12000tik gora izan ziren.
Su-eten saiakera
NBEko Kofi Annanek Siriari bi bandoen arten su-etena sinatzeko epe bat jarri zion. Gainera, su-etena UNMISSEk egiaztatu behar zuen. Bi bandoen proposamenari uko egin zioten.
Gatazkaren berrindartzea
2012ko maiatzaren 25ean, Siria iparraldean, Hulan gatazka armatua hasi zen. Armadaren erasoak 109 hildako utzi zituen, euretatik 49 umeak zirelarik. Beste 300 pertsona zauritu ziren. Ondorioz, Siriako Armada Libreak borroka areagotu zuen gobernua kanporatzeko helburuarekin.
Damasko eta Alepoko borrokak
Matxinoek hiriburuaren, Damaskoren, eta hiriburu ekonomikoaren, Aleporen, aurkako eraso hasi zuten. Uztailaren 15ean, matxinoek Damasko erasotu zuten. Abuztuaren 4rako, matxinoek indar asko galdu zuten eta ofentsiba bertan behera utzi zuten. 2000 matxinotik gora hil ziren.
Matxinoek erasoekin jarraitu zuten baina azaroaren amaierarako Damaskoko leku gehienak armadaren menpe zeuden. Qadam eta Aasali auzoak izan ziren matxinoak gehien egon ziren lekuak.
Uztailaren 19ean, matxinoek Aleporen aurkako erasoa hasi zuten. Salahedin, Sahur eta Banano City auzoak bereganatu zituzten. Armadak kontraofentsiba abiatu zuen baina ez zituzten auzoak berreskuratu. Abuztua eta azaroa artean, 5000 hildako egon ziren hirian. Gaur egun, hiriaren %70 matxinoen menpe dago. Bien bitartean, Armada Libreak Rastan eta Maarrat al-Numan hiriak "askatu" zituen.
Gerra osoa
Azaroaren 28an, Yarmanan, Damaskon, zenbait leherketa eta bonbardaketa gertatu ziren. 34 pertsona hil eta 81 zauritu ziren.[7] Ekintzaren ondorioz, gerra zibila handitu egin zen eta presidenteak talde terroristei egotzi zien egiletza. Abenduaren 23an, gobernuaren indarrek [Hama] hiriko okindegi bat erasotu zuten. 90 pertsona hil ziren eta 140 zauritu. Hiri hori bi aste lehenago matxinoen esku gelditu zen, eta eraso horrekin eskarmentua eman nahi izan zien Gobernuak matxinoei.[8] Eraso horren kasua aurkeztu zitzaion Nazio Batuen Erakundeari (NBE), eta NBEk ez zuen ukatu Siriako gobernuaren aurkako eraso bat egitea.[9] Abenduaren 27 eta 28an, gobernuko indarrek 30 hiri erasotu zituzten eta 132 lagun hil ziren. Abenduaren 29an, 399 aldiz erasotu zuen gobernuak lurraldea eta 400 pertsona hil ziren. Homsen 220 lagun baino gehiago hil ziren, Damaskon 62 lagun, Deir al Zorren 22 pertsona, Deraan 17 lagun, Haman 14 pertsona, Idliben 10 eta Raqaan 5. Gerra hasieratik egunik odoltsuena izan zen.[10]
Golango borrokak
Azaroaren 10an, siriar matxinoek Golango gainak inguruko herrixka guztiak hartu zituzten. Leku horretan borrokak egon ziren eta Israelek eraso bat jaurti zuen Siriaren aurka. Jaurti zituzten morteroak Israelen lurretan erori ziren. Gertakari honen ondorioz, gatazka armatua arriskutsuagoa bihurtu zen.[11][12]
Israelek Siriako lurrak azaroan eta abenduan bonbardatu zituen, eta Siriako Armadak eraso gehiagorekin erantzun zuen. 2013 hasieran, erasoek jarraitu egiten zuten eta borroka armatuak egon ziren Israel eta Siria artean.
2013ko azaroaren 11ean, Siriako jaurtigai batzuk Golango Gainean, Israelen, erori ziren. Israelek erasoa gaitzetsi zuen.
Abenduaren 3an, Israelek Jordaniarekin hitzarmena egin zuen Siriako Indar Armatuen arma kimikoak suntsitzeko. Ordu arte, Jordaniak ez zuen baimenik eman.[13]
2013 hasierako borrokak
Gobernuko indar armatuen matxinoen menpe zeuden hiriak bonbardatu zituzten 2013ko urtarrilaren 1ean eta hainbat hildako eta zauritu eragin zituen. Egunik okerrena hurrengoa izan zen, Damasko kanpoaldeko auzoak bonbardatu zituen gobernuak eta leku hauek guztiz suntsituta geratu ziren. Komite Lokalen Koordinazioak (LCC) 50 hildako eta zauritu asko egon ziren esan zuten. Egun berean, gobernuko indarrek hiriko leku gehienak menpean zituzten eta matxinoek ihes egin zuten.[14]
Urtarrilaren 3an, Nazio Batuek gerra zibilean hildakoak 60.000 baino gehiago zirela esan zuen. Ofizialki, giza hondamen bat zen. Egun berean, estatuko hainbat lekuetan borrokek jarraitu zuten. Estatuko indarrek Damasko ipar-ekialdeko matxinoen guneak bonbardatu zituzten eta Daraya ere erasotu zuten.[15][16]
Urtarrilaren 4ko goizean, Damasko iparraldean bonba auto batek eztanda egin eta 11 lagun hil eta 40 zauritu ziren. Alauiten komunitatea handia zen auzoan egin zen erasoa, Baxar Al-Assaden erlijio berekoak.[17] Agintariek adierazi zutenez, matxinoen erasoak gero eta gehiago ziren, eta eraso gehiago gerta zitezkeen.[17]
Urtarrilaren 6a, bost hilabeteren ondoren Al-Assadek lehen diskurtso publikoa eman zuen, eta gatazka geldituko zuela adierazi zuen. Gerrako parte guztien artean elkarrizketak egotea babestu zuen. Baina Siriako oposizioak eta matxinoek elkarrizketak egitea ukatu zuten. Egun berean, matxinoen esku zeuden hiriak bonbardatu zituen gobernuak eta hiru pertsona hil eta 10 zauritu ziren. Iranek Al-Assaden hitzaldia babestu zuen baina ez Erresuma Batuak, Turkiak.[18] Estatu Batuek ukatu egin zuten.[19] Hala eta guztiz ere, matxinoen aurkako erasoek jarraitu zuten hurrengo egunetan. Urtarrilaren 8an, armadaren misil bat Alepoko Hiri Zaharrean erori zen hainbat hildako eta zauritu utziz eta eraikinak suntsituz.[20] Horren ondorioz, Alepoko Borroka (2012-2013) sorti zen. Momentu horretan, Alepon matxinoek indar gehiago zuten gobernuak baino.
2014 uztaila: Estatu Islamikoaren aurkako borroka
Uztailaren 25ean, Siriako Raqqa hiriburutik gertu armadaren base bati eraso zion Estatu Islamikoa (EI) muturreko talde islamistak. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi zuenez, gutxienez 50 soldadu hil zituzten islamistek. EIko 28 kide hil zituzten soldaduek. Jihadistek sare sozialetan zabaldu zutenez, Siriako armadaren basea hartzea lortu zuten. Damaskok ez zuen halakorik baieztatu.[21]
Uztailaren 31ean, gutxienez, 49 lagun hil ziren Siriaren barneko Kurdistango borroketan. Kurduen Herri Babeserako unitateek jakinarazi zutenez, Estatu Islamikoa muturreko talde islamistaren posizioen aurka egin zuten, Kobane eskualdean. Gehiengoak kurduak ziren han.[22]
Abuztuaren 4a, Siria eta Libano arteko muga menditsua jihadisten eta Libanoko armadaren arteko borrokalekua izan zen hirugarren egunez. Arsal Libanoko ipar-ekialdeko herri inguruan piztu ziren borrokak abuztuaren 2an, segurtasun indarrek Al-Nusra Fronteko ustezko buruzagi Ahmad Jooma atxilotu, eta Siriako matxinoek herria hartzeko erasoari ekin ziotenean. Borroken ondorioz, milaka lagunek ihes egin zuten eremu horretatik; horietako asko Siriako iheslariak ziren. Armadak zioen azken orduetan hainbat gune estrategiko berreskuratu zituela. Gutxienez sei zibil hil zituzten borroketan. Armadako iturrien arabera, jaurtigai batek jota hil ziren hiru haur. Beste bi, lagun jihadistek Arsalgo polizia etxeari eginiko erasoan, eta beste bat, frankotiratzaile batek tiro eginda. Beirutek aitortu zuen gutxienez hamalau militar hil zituztela, koronel bat tartean. Beste hogeita bi soldadu galduta zeuden. Militarrek «dozenaka terrorista» hil zituzten. Siriak larrialdian jarri zuen herrialdea, tropa guztiak mobilizatu eta abiazioa eta eliteko komandoak bidali zituen borroka eremura.
Hezbollah mugimendu xiitak babesa erakutsi zion armadari. Bestalde, Libanotik oso gertu, Siriako Al-Qalamun eskualdean, muturreko hainbat talde islamista batu eta Al-Qalamun Ekialdeko Armada Beltza koalizioa sortu zuten. Interneten zabaldutako bideo batean, Estatu Islamikoa (EI) taldearen jarrera kritikatu zuten.[23]
Abuztuaren 5ean, 24 orduko su-etena iragarri zuen Libanoko armadak Arsalen. Su-etena 19:00etan sartu zen indarrean —Euskal Herrian 18:00ak zirenean—. Siriako matxinoek asteburuan hartu zuten Arsal hiria, eta borroken ondorioz, milaka lagunek ihes egin zuten eremu horretatik; horietako asko Siriako iheslariak ziren. Gutxienez Libanoko 16 soldadu eta hamarnaka zibil hil ziren eskualdean borrokengatik. Matxinoek hainbat lagun zituzten atxikita (poliziak eta militarrak, besteak beste) eta horietako hiru aske utziko zituela iragarri ondoren onartu zuen armadak su-etena. Musulman sunitak bizi ziren nagusiki Arsalen, baina inguruko herrietan xiitak ziren gehiengoa. Siriako mugatik hamazazpi bat kilometrora zegoen herria.[24]
Abuztuaren 8an, Siriako Raqqa probintzia ia osoa kontrolatzen zuen Estatu Islamikoak. Al-Tabaqa aireportu militarretik kanporatu zuen armada, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi zuenez. Abuztuaren 6an, aireportuaren ondoko base militar bat hartu zuten islamistek.[25]
Abuztuaren 14ean, Damaskotik gertu zegoen Mleiha hiriaren kontrola berreskuratu zuen Siriako armadak. Duela urtebetetik, talde matxinoen esku egon zen hiria; garrantzi estrategikoa zjen , hura kontrolatuta hiriburuko kanpoaldea ere kontrolatzeko modua zeukalako armadak.[26]
Abuztuaren 19an, Estatu Islamikoak kazetari estatubatuar bat hil zuen. Jihadisten foro ezberdinetan zabaldutako bideoan James Foley kazetaria haren familia agurtzen ikus zitekeen eta, Iraken esku hartzeagatik, AEBko Gobernuari egozten zion bere exekuzioaren errua. Ondoren, inglesez hitz egiten zuen gizonezko batek lepoa mozten zion kazetariari kamera aurrean.[27]
Abuztuaren 20an, Etxe Zuriak baieztatu zuen benetakoa zela Estatu Islamikoak duela bi urte Sirian bahitu zuen James Foley kazetari estatubatuarrari burua moztu zioten bideoa.[27]
Abuztuaren 24ean, ia bi urtez Sirian bahituta egon zen Peter Theo Curtis kazetari estatubatuarra aske utzi zuten.[28] Egun berean, Erresuma Batuak identifikatu egin omen zuen Foley hil zuen jihadista. MI6ko zenbait iturriren arabera, ustez kazetariari lepoa moztu zion jatorri britainiarreko jihadista 'Jihadi John' ezizenez ezagutzen omen zuten beste militante batzuek.[29]
Abuztuaren 25ean, Siriak ontzat eman zuen herrialdea bonbardatzea. Hala, ateak zabaldu zizkien Erresuma Batuaren eta AEBen balizko bonbardaketei. Aldi berean, ohartarazi zuen nazioarteak Damaskorekin hitzartu gabeko ekintzarik egiten bazuen erasotzat hartuko zuela eta ez zela "erantzun gabe" geratuko. Siria iparraldeko eta ekialdeko eremu zabalak Estatu Islamikoaren esku zeuden ordurako.[30] Egun berean, zabaldu zenez, Tabaqako aireportuaren kontrola eskuratu zuen Estatu Islamikoak; Al-Raqa probintzian Al-Assaden tropek zuten azken indargunea zen aireportu militar hori.[31]
Abuztuaren 26an, Siria miatzeko hegaldiak baimendu zituen Obamaren Gobernuak. Etorkizunari begira Estatu Islamiarra talde jihadistaren aurkako balizko erasoak prestatzen hasteko egingo zituen. Hegaldiak hegazkin mota ezberdinak erabilita egingo zen, tartean dronak eta beste zenbait hegazkin berezi ere. Obamaren Gobernuak ez zion Bachar al Asaden Exekutiboari hegaldien berri emateko asmorik.[32]
Abuztuaren 27an, gerra krimenak egitea egotzi zien NBEk Estatu Islamikoari eta Siriako Gobernuari. Eraso kimikoak egitea eta exekuzioak "ohiko ikuskizun" bilakatzea egotzi zien Nazio Batuen Erakundeak Al-Assaden gobernuari eta Estatu Islamikoari.[33] Egun berean, Siriako borrokalari matxinoek, tartean Yihadisten Al-Nusra fronteko zenbait kide, Siria Golango goi-lautadatik banatzen zuen Al Quneitraingo mugaren kontrola bereganatu zuten. Erasoetan gutxienez erregimen siriarreko 20 lagun hil ziren. Erasoetan lau matxino hil eta beste dozenaka zauritu ziren. Bi aldeen arteko borrokak aurrera jarraitzen zuen Mehadama herrian eta Yabaa, Tel Korum eta Al Rauadi zonaldeetan. Al Quneitra, Mehadama eta Al Rauadi bereganatzeko asmoz erasoaldi berezi bat jarri zuten martxan matxinoek.[34] Borroka horietan, hogei soldadu eta lau jihadista hil ziren. Halaber, Israelgo armadak Siriako armadaren bi postuei eraso egin zien, bala batek soldadu bat zauritzean. Dirudienez, matxinoen eta Siriako armadaren arteko borroketan galdutako bala batek jo zuen israeldar soldadua.[35]
Abuztuaren 28an, François Hollande Frantziako presidenteak esan zuenez, Iraken Estatu Islamiarreko taldeen aurka egiten zuten taldeei armak eman zizkien, baina hori baino urrunago joan behar zela uste zuen, eta, horregatik, Parisen antolatu nahi zuen nazioarteko konferentziaren alde egin zuen, nazioarteko lankidetza militar baten alde.[36] Egun berean, 43 "kasko urdin" atxilotu zituzten Golango gainean, Siria eta Israel arteko mugan, eta beste 81 kideri inguru horretatik mugitzea galarazi zieten. 43 "kasko urdinak" Al Qunaytirah herriaren inguruetan atxilotu zituzten, eta beste 81 "kasko urdin" Ar Ruwayhinah eta Burayqah hirien inguruetan egotera behartu zituzten. 1974eko maiatzaren 31n eratu zuten Golango gaina behatzeko Nazio Batuen Erakundeko taldea.[37] Egun berean, ISk Taqbako aireportu militarraren gaineko kontrola hartu zuen, 1.400 soldadu siriar zeuden bertan, eta 700 inguruk ihes egitea lortu zuten. Horietatik ia berrehun desertuan harrapatu zituzten jihadistek, eta bertan hil zituzten. Halaber, ISren egoitza bat bonbardatu zuen armadak Deir ez-Zor probintzian, milizia sunitako «buruzagiak eta lider erlijiosoak» barruan zeudela.[38]
Abuztuaren 29an, argitara eman zenez, James Foley Estatu Islamikoak, Sirian, burua moztu zion kazetari estatubatuarrari eta, gutxienez, beste hiru bahituri 'bainuontziaren tortura' egin zieten.[39] Egun berean, Erresuma Batuak areagotu egin zuen terrorismoagatik alerta egoera, izan ere, Siria eta Irakeko gatazken bilakaera ikusirik, funtsezko alerta edo alerta "substantziala" izatetik, alerta "zorrotza" izatera pasa ziren. Alerta maila berri hau bosteko eskala batean laugarren graduan zegoen, eta eraso terrorista bat izateko "aukera handiak" zegoela esan nahi zuen.[40]
Egun berean zabaldu zenez, NBEko soldaduek ez zizkieten armak emango matxinoei. Horrela baieztatu zuten Filipinetako armadako agintariek. Siriako matxinoek Golan gainetan setiatuta zeuzkaten Filipinetako militarrak. Armadaren arabera, 75 ziren. Halaber, matxinoek Fijiko beste 43 kasko urdin gatibu hartu zituzten. NBE hasi zen negoziazioekin militarrak askatzeko. NBEko misio baten parte ziren militarrak, Siria eta Israelek okupatutako Golango gainen arteko muga zaintzeko.[41]
Irailaren 2an, Estatu Islamikoak bideo bat zabaldu zuen bahituta zuen kazetari estatubatuar bat hil zuela erakusteko. SITE guneak emandako informazioaren arabera, bideo horretan ikusten zen Steven Sotloff kazetariari lepoa nola mozten zioten. Josh Earnest Etxe Zuriko bozeramaileak esan zuenez, ezin zuten ziurtatu bideoa benetazkoa zenik, baina inteligentzia zerbitzuek aztertu egingo zutela adierazi zuen.[42]
Irailaren 3an, Barack Obama AEBko presidenteak ohartarazi zuenez Ameriketako Estatu Batuak ez ziren Estatu Islamikoaren mehatxuen aurrean "kikilduko". AEBko presidenteak Steven Sotloff kazetari estatubatuarraren hilketa "izugarria" gaitzetsi zuen, eta arduradunak Justiziaren aurrera eramango zituztela adierazi zuen.[43]
Irailaren 4an, Israelgo armadak Siriako hiru soldadu hil zituen Golango gainean mugaren beste aldea bonbardatuta. Tel Avivek erasoa berretsi zuen, baina ez zuen eman hildakoen kopururik. Siriako aldetik jaurtigaiak erori ziren Israelek okupatutako aldera, eta Tel Avivek Siriako armadaren kuartel bati erasota erantzun zuen. Siriako zatian, armada eta Al-Kaidari lotutako Al-Nusra frontea borrokan ari ziren. Aurreko astean, Al-Nusrak kontrolpean hartu zuen Israelen eta Siriaren arteko mugako pasaleku bakarra, eta jakinarazi zuen erasoaldi bat hasiko zuela Golango gainetik Damasko hiribururaino jotzeko.[44]
Irailaren 6an, Raqqa hiria IS Estatu Islamikoaren gotorlekua bonbardatu zuen Siriako armadak. Entrenamendu eremu bati eraso zioten hegazkinek, eta gutxienez sei jihadista hil zituzten. Raqqa hirigunera ere jaurti zituzten bonbak, eta gutxienez 25 lagun hil zituzten, zibilak tartean.[45]
Irailaren 9an, Staffan de Mistura NBE Nazio Batuen Erakundeak Siriarako hautatutako bitartekariak lehenbiziko bidaia egin zuen Damaskora. Siriako Atzerri Ministerioko ordezkariekin eta legezko oposizioaren ordezkariekin elkartzekoa zen. Siriako Gobernuak ongi hartu zuen NBEk De Mistura izendatzea bitartekari, baina «subiranotasun nazionala» errespetatzeko eta «barne auzietan» ez sartzeko ohartarazi zion.[46]
Irailaren 10eko gauean zabaldu zenez, Iraken eta Sirian aire erasoak egingo zituzten AEBek Estatu Islamikoari aurre egiteko. Miliziaren kontrako "koalizio zabal" baten buru izango ziren Ameriketako Estatu Batuak, Barack Obamak esan zuenez. Airez egingo zituzten erasoak AEBek, eta Obamak baztertu egin zuen lurreko erasoa abiatzeko aukera.[47]
Irailaren 13an, Estatu Islamiarrak bideo berri bat plazaratu zuen, eta bertan David Haines britainiar boluntarioari burua moztu ziotela ikus zitekeen; gainera, Alan Henning beste britainiar bat hiltzeko mehatxua egin zuten, SITE terrorismoan zenbait adituk osatutako taldeak zabaldu zuenez. Londres egiaztatzen hasi zen.[48]
Irailaren 18an, Estatu Islamikoak John Cantlie Sirian bahitutako kazetari britainiarraren bideo bat zabaldu zuen, jihadisten foroetan. Cantliek AEBetako eta Britainia Handiko Gobernuak kritikatu zituen, herritarrak aske uztea ez negoziatzeagatik. Halaber, horiek “abandonatuta” zeudela nabarmendu zuen.[49] Egun berean, Obamak Ordezkarien Ganberaren baimena lortu zuen Siriako matxinoei armak emateko eta trebatzeko. Frantziak aire erasoak egingo zituen Iraken. Siriako kurduen YPG Herriaren Babeserako Unitateak kexu agertu ziren nazioartearen laguntzarik jaso ez zutela ISren aurka. Esmat Xeij Hassan YPGren ordezkariak dei larria egin zuen, ISek kurduen kontrolpeko Kobane hiria inguratuta zeukalako.[50]
Irailaren 19an, Turkiak Siriarekiko muga —Kurdistan banatzen zuena— ireki zien IS Estatu Islamikotik ihesi zihooazen milaka kurduri. Siriako kurduen buruzagiek Turkia kritikatu zuten muga itxita edukitzeagatik, eta ISri laguntzea ere egotzi zioten. Frantziak, berriz, Iraken aire erasoak hasi zituen ISren aurka.[51]
Egun berean zabaldu zenez, gau bakarrean 60.000 kurduk ihes egin zuten Siriatik. Turkiak mugak zabaldu zituen, eta babes eman zien iheslariei. Ankarak zortzi gune prestatu zituen errefuxiatuei aterpe emateko, baina ohartarazi zuen ia ezinezkoa zela halako jende multzoaren beharrizanak betetzea egun batetik bestera. Azken egunetan Siria iparraldeko 60 herri bereganatu zituen Estatu Islamikoak, eta milaka desplazatu eragin.[52]
Irailaren 20an, ekainatik Estatu Islamikoak gatibu zeuzkan 49 turkiarrak askatu zituzten. Bestalde, 45.000 kurduk Turkiara ihes egin zuten, Ankarak muga ireki ondotik.[53]
Irailaren 22an, Turkiak Siriarekiko mugako pasabide gehienak itxi zituen berriz. Ankarak, errefuxiatuen sarrerari oztopoak jartzeaz gain, saihestu egin nahi zuen iparraldeko kurduak Estatu Islamikoaren aurka borrokara joatea mugaz bestaldeko Kobane barrutia babesteko.[54] YPG Herriaren Babeserako Unitateek (Siriako kurduen miliziek) Kobanen zeukaten buruzagi Esmat Hassanek adierazi zuenez, Kobane hiriari (barrutiko hiriburuari) eustea lortu zutenmiliziek, baina ISren indarrak hiritik hamabi kilometrora hurbildu ziren.[54] Hassanen arabera, muturreko islamistek tankeak eta arma astunak erabili zituzten borroketan. YPGren bozeramaile Ridor Khaliliren arabera, astebetean YPGek ISko 232 kide hil zituzten, eta ISk, berriz, 32 miliziano kurdu.[54] Bestalde, PKK gerrillak egunak zeramatzan iparraldeko gazte kurduei eskatzen lagundu zezatela mugaz hegoalderako herrikideen defentsan.[54] Turkiak ez zuen bat egin nahi izan ISren aurkako nazioarteko koalizioarekin. Ordura arte argudiatu izan zuen ISk Turkiako herritartasuna duten 46 gatibu zeuzkala, baina negoziazio baten ondoren muturreko islamistek aske utzi zituzten.[54]
Irailaren 23an, Siria bonbardatzen hasi ziren AEBak. Estatu Islamikoaren guneak zituen jomugan Washingtonek. Operazioan Ekialde Hurbileko beste hainbat herrialderen sostengua jaso zuen. Washingtonen arabera, miliziek Al Raqqan eta Deir al Zur eskualdeetan zituzten gotorlekuak aritu ziren bonbardatzen. Orotara 50 gune bonbardatu zituzten. Aldiz, lekukoen arabera, eskualdeko gobernadorearen egoitza eta erietxe bat ere suntsitu zituzten.[55]
Bonbardaketek ustezko erasoak ekidin nahi zituzten AEBn eta Europan, hala azaldu zuen Etxe Zuriko Segurtasun Nazionaleko aholkulariordeak. Gutxienez, Estatu Islamikoko 70 soldatu hil ziren eta 300 bat hil, nazioarteko koalizioak egindako bonbardaketetan.[56]
Pentagonoak jakinarazi zuenez, bost hiritan eta horien inguruan egin zituzten erasoak: Alepon (Siriako hiririk handiena), Raqqan (ISren gotorlekua), Deir ez-Zorren (ISk ia erabat kontrolatutako probintziako hiriburua), Abu Kamalen (Irakekiko muga pasalekua) eta Al-Hasakahen (Kurdistanen). ISz aparte, Khorasan taldea izan zuten jomugatzat bonbardaketek. Alepon egin zituzten horren kontrako erasoak. Gainera, Israelek Siriako gerra hegazkin bat bota zuen Golango gainean. AEBren erasoengatik Damasko ez zen kexatu, baina bai haren aliatuak, Teheran eta Mosku.[57]
Irailaren 24an, Siria iparraldeko hiri eta herriak bonbardatzen jarraitzen zuten AEBek eta haren aliatuek. Hamar gune bonbardatu zituzten Deir al-Zur probintzian, Irakeko mugatik gertu. Goizaldean, berriz, Turkiako hegazkinek Siriaren menpeko Kurdistan bonbardatu zuten. Washingtonek, berriz, ohartarazi zuen erasoaldiak "hainbat urte" iraun zezakeela.[58] Turkiatik abiatutako hegazkinek Estatu Islamikoaren (EI) kontrako bonbardaketak egin zituzten goizaldean Kobani hiritik gertu. Bonbardaketekin Estatu Islamikoaren hornidura bideak desegin zituzten, Kobanitik 30-35 kilometro ingurura. Bien bitartean, goizaldean berriro hasi ziren muturreko sunien eta kurduen arteko borrokaldiak, hiritik 10 kilometrora. Jihadistek aurrera egitea lortu zuten hegoaldean, baina atzera egin zuten ekialdean.[59]
Egun berean, NBEko Segurtasun Kontseiluak halabeharrez betetzekoa zen ebazpen bat onartu zuen, aho batez, Estatu Islamikoaren (EI) aurka borroka egiteko. Hain zuzen ere, "ekintza terroristetan" parte hartzeko asmoz atzerrira joaten ziren herritarrak "auzipetzea" agindu zien erakundeak nazioarteko herrialdeei. AEBko Gobernuaren datuen arabera, 80 herrialdetako 15.000 pertsona joan ziren Siriara azken urteetan, Estatu Islamikoarekin edo beste talde jihadistekin bat egiteko. Horietatik, 2.000 europarrak ziren eta 100 estatubatuarrak.[60]
Irailaren 25eko goizaldean, AEB buru zuen nazioarteko koalizioak 19 pertsona hil zituen Estatu Islamikoaren (EI) kontra Siriako Deir ez-Zor eta Al Hasaka probintzietan egin zituen bonbardaketetan. Biktimak muturreko islamisten taldeko 14 kide eta bost zibil ziren, tartean adingabe bat. Ustez Estatu Islamikoaren esku zeuden kuartelen eta petrolio-findegien kontrako erasoetan hil ziren denak. Bestalde, Jean-Yves Le Drian Frantziako Defentsa ministroak berretsi zuen Estatu Islamikoaren kontra egiten ari ziren erasoaren lehentasuna Iraken zegoela, baina bonbardaketak Siriara zabaltzea pentsatzen ari zirela aitortu zuen.[61]
Egun berean, Bruselako alkateak zioen mehatxu terrorista 'egiazkoa' zela. Mayeurrek horixe adierazi zuen Belgikak AEB buru zuen koalizioarekin bat egin eta Estatu Islamikoaren kontra gerra-hegazkinak bidaltzea erabaki eta biharamunean. Gainera, ustezko jihadista bat atxilotu zuten Charleroiko aireportuan. Greziatik zetorren eta Eskandinaviara bidean zihoan.[62]
Halaber egun berean zabaldu zenez, Pariseko eta AEBetako metroetan eraso egin nahi zuen EIk, Iraken arabera. Talde jihadistek entrenatutako terroristak New Yorkeko eta Pariseko metroetan atentatu konkretuak egiteko mehatxuak baieztatu ez zituztela adierazi zuen Etxe Zuriak. Bestalde, EIren kontrako erasoaldiari babesa eman zioten G7 taldeko Atzerri ministroek. Azkenik, James Foley eta Steven Sotloff AEBetako kazetariak eta David Haines Erresuma Batuko boluntarioa hil zituen EIko kidea identifikatu zutela iragarri zuen FBIko zuzendariak.[63]
Irailaren 26an zabaldu zenez aurreko egunean AEBak buru zituen nazioarteko koalizioak Siriako lurretan Estatu Islamikoaren esku zeuden hamabi petrolio ustiategi bonbardatu zituen. New Yorken, berriz, NBEren Segurtasun Kontseiluak aho batez onartu zuen Iraken eta Sirian «talde terroristetan» borrokan ari ziren atzerritarrak auzipetzeko estatu bakoitza legeak onartzera behartzen zuen ebazpena.[54]
Irailaren 26an, Erresuma Batuko parlamentuak onartu zuen muturreko jihadisten kontrako operatibo militarrean parte hartzea.[54]
Egun berean, Siriako oposizioko iturrien arabera, erasoen ondorioz ISk gelditu egin zuen kontrolpean hartuta zeuzkan petrolio guneetako jarduna. Siriako Gobernuak egoera berria baliatu zuen kontraerasoa gogortzeko. Irailaren 25ean, Damasko ondoko Adra hiria berreskuratu zuen, eta Alepo, Hama, Homs eta Idlib probintzietan gogortu egin zituen bonbardaketak. Aldaketarik nabaritu ez zutenak kurduak ziren, ISk setiatuta jarraitzen baitzuten Kobanen.[64]
Irailaren 27an, IS Estatu Islamikoak lehenengo aldiz artilleriarekin bonbardatu zuen Siriako kurduen Kobane hiriaren erdigunea. AEBek zuzendutako koalizioak lehen aldiz bonbardatu zituela ISren posizioak Kobanen zabaldu zem; geroago, ordea, YPJ Emakumeen Babeserako Unitateak miliziako buru Meryem Kobanek Firat agentziari esan zion hegazkinek, pasatu bai, baina ez zutela erasorik egin.[65]
Irailaren 29an, Siriara eta Irakera tropak bidaltzeko baimena berritzeko eskatu zion Turkiako Gobernuak parlamentuari. Bestalde, Siriako kurduen Kobane hiriko mugan 40 tanke kokatu zituen Turkiak. Estatu Islamikoaren setiopean zegoen hiria.[66]
Irailaren 30ean, desagertutako nerabe ingeles bat Siriara joan zen susmoa zuten. "Badirudi erradikalizatu egin dela, zenbait zantzuen arabera, baina orain gure lehentasuna topatzea da, Siriako muga igaro baino lehen", esan zuen Polizia britainiarrak.[67] Egun berean, IS Estatu Islamikoa Kobane hiriaren erdigunetik bi edo hiru kilometrora zegoen, eta milizia kurduek ezin zuten setioa hautsi. Bestalde, Kurdistanen burujabetzaren aldeko eragileek ISri laguntzea leporatzen zioten Turkiako Gobernuari, Siriako kurduek burujabetzarik lor ez zezaten.[68]
Urriaren 1ean, 15 lagun hil ziren Homsen, eskola baten ondoan egindako atentatu batean. Horrez gain, 20 lagun, tartean adingabeak, zauritu ziren. Umeak ikastetxetik ateratzen ari zirenean, bonba-auto bat zartarazi zuten.[69]
Urriaren 2an, Sirian eta Iraken erasotzeko baimena berritu zuen Turkiako Gobernuak. Parlamentuan aldeko 298 boto izan ziren, eta aurkako 98.[70] Egun berean, IS Estatu Islamikoa inoiz baino hurbilago zegoen Siriako kurduen Kobane hiriko sarreratik. Siriako kurduen hiria babesten zuten milizien azken itxaropena zen ISri kalez kale eustea. Kurduek salatu zuten AEBek zuzendutako koalizioaren bonbardaketek ISrengan eraginik ez zutela utzi. Kurdistango ordezkariek uste zuten Turkiak ISri aurre egin beharrean, mugako guneak inbaditzeko asmoa zuela, Siriako kurduen autonomia oztopatzeko.[71]
Urriaren 3an, Turkiari Sirian ez esku hartzeko ohartarazi zion Damaskok. Ankarak agindu zuen Kobani hiri kurdua ez zuela jihadisten esku erortzen utziko. Turkiari Iraken sartzeko aukera baztertzeko eskatu zion Malikik. Turkiako armadak, ordea, bertan Rojavako Kobane hiriaren inguruan artilleria erasoak hasi zituen. Bestalde, Kurdistango Eskualde Autonomoan, KDP Kurdistango Alderdi Demokratikoko eta PUK Kurdistango Batasun Patriotikoko zenbait funtzionariok Estatu Islamikoarekin petrolio eta gai finduak salerosteko akordio bat zutela jakinarazi zuten.[72] Egun berean, Alan Henning bahituari lepoa moztu zion Estatu Islamikoak. Bestalde, AEBko Gobernuak azken bideoan mehatxatzen zuten bahitua Pete Kassing estatubatuarra zela baieztatu zuen.[73]
Urriaren 4an, borroka handienak izan ziren Mendebaldeko Kurdistango Kobane herriaren inguruan. YPG milizia kurduek 150 islamista hil zituzten. Hegoalderako, Sirian, nazioarteko koalizioak beste 30 hil zituen.[74]
Urriaren 6an, Siriako kurduen YPG Herriaren Babeserako Unitateak miliziak 21 egunez eutsi zion Kobane hirian IS Estatu Islamikoaren setioari baina egun horretan, muturreko islamistek YPGen defentsa lerroak haustea lortu zuten hiriaren ekialdean, eta auzune batean ISren bandera beltza jarri zuten. Ez AEBek, ez Turkiak ez dute esku hartu Kobaneren defentsan. Abdullah Ocalan Turkiako kurduen PKK gerrillako buruak bederatzi eguneko epea zion Ankarari bake prozesua praktikan jartzeko.[75]
Urriaren 7an, borrokek segida izan zuten, eta ISek hiri ekialdetik atzera egin bazuen ere, bertan jarraitzen zuten jihadistek. Hiri hego-mendebaldean, ISek hainbat eraikin hartu zituen kontrolpean. Gutxienez 400 lagun hil ziren ISek erasoak hasi zituenetik. Kurdu askok Turkiako mugara eta Siriako beste leku batzuetara egin zuten ihesi, IS Kobanen sartu ondoren. Turkiak hainbat lagun atxiki zituen mugan. Hain zuzen, Turkiako Gobernuaren jarrera salatu zuten milaka kurduk Istanbulen. Europako Batasunaren jarrera ere kritikatu zuten, eta Europako Parlamentura ere sartu ziren dozenaka kurdu.[76]
Egun berean, IS Estatu Islamikoa Kobane hiriko kaleetan sartu zen. Etxez etxe, kalez kale garatzen ari zen Siriaren barneko Kurdistango hiri horretako borroka, Turkiako mugatik kilometro eskasetara. Kobane babesten zuten YPG Herriaren Babeserako Unitateek arratsaldean adierazi zutenez, 24 ordutan ISko 67 kide hil zituzten hiri barrenean. AEBek zuzendutako koalizioak ordura arte egindakoak baino aire eraso gehiago egin zituen ISren aurka Kobanen. Kobaneko mugan Turkiak blokeo gogorra ezarri zien kurduei beste aldera pasa ez zitezen YPG miliziari laguntzeko, baina 400 kilometro ekialderago, Cizre hiriko ehunka herritarrek muga gurutzatzea lortu zuten Turkiako soldaduei aurre egin ondoren, eta YPGekin bat egin zuten ISren aurka joateko. KCK Kurdistango Herrien Konfederazioak Turkiako kurduei eskatu zien «erresistentzia edonora zabaltzeko». Kurtalan barrutian alkate islamistak tiro egin zien manifestariei bere sendiko kideekin eta jarraitzaileekin batera. Bi lagun hil zituzten. Kiziltepe barrutian auto batetik tirokatuta hil zuten 22 urteko manifestari bat. Bi barruti horietan etxeratze agindua ezarri zuten agintariek. Diyarbakirren (Turkiako kurduen hiri nagusian), berriz, beste bi lagun hil zituzten tiroz. Kobane ISren esku gelditzea Erdoganen probokazioa zen kurduentzat.[77]
Urriaren 8an jakin zenez, hamahiru hildako izan ziren Diyarbarkir, Batman, Siirt eta Mardin hirietan. Mus probintzian, gainera, gazte bat hil zen poliziaren gas-poto batek jota. Turkiako hiri nagusietan ere, Ankaran eta Istanbulen kasurako, gobernuaren jarreraren aurkako protestak izan ziren. Azken horretan ehun manifestari inguru atxilotu zituen poliziak, eta 30 zauritu izan ziren. Bestalde, Kobanen, atzera egin zuten Estatu Islamikoaren tropek, AEBek zuzendutako koalizio militarrak airez eraso ostean.[78]
Urriaren 9an zabaldu zenez, gutxienez Turkiako 22 hiri handitan piztu ziren istiluak ISren eta Ankarak erakunde horrekin zuen jarreraren aurkako protestetan. Tankeak ere ikusi ziren. Istanbulen 98 lagun atxilotu zituzten. Istilu bortitzenak Turkiaren mendeko Kurdistanen gertatu ziren. Sei probintziatan etxeratze agindua ezarri zuten agintariek, baina KCK Kurdistango Herrien Konfederazioak kaleak ez uzteko deia egin zien herritarrei. Gutxienez 21 lagun hil ziren Turkian eta haren mendeko Kurdistanen. François Hollande Frantziako presidentea, ordea, mugan «babesgune bat» ezartzearen alde agertu zen. Kobanen, aire erasoek Estatu Islamikoari traba egin zioten lehenbiziko aldiz.[79]
Egun berean, Kobanen IS Estatu Islamikoaren erasoaldiari eusten ari zitzaion YPG Herriaren Babeserako Unitateak milizia. Siriako kurduek hiriaren zatirik handiena kontrolpean zuten baina, 24 egun aurretik arma astunekin hasitako erasoaren ondorioz, hiriaren laurdena ekintzaile jihadisten esku zegoen . Hiru frontetatik ari zitzaion Estatu Islamikoa Kobaneri erasotzen, eta, ekialdean, ISko ekintzaileak hiri barruan kilometro bat sartu ziren. Gutxienez 25 lagun hil ziren Turkiako protestetan; beste 43 ospitalean zeuzkaten. Istilurik larrienak Mardin probintzian gertatu ziren. Bi egun lehenago hildako bi kurduren hileten ostean, manifestazioan bilduta, jendarmeen kuartel bati eraso egin zioten. Militarrek manifestari bat hil eta beste sei larri zauritu zituzten tiroz. Turkiak baztertu egin zuen Kobanera armada bidaltzea eta Siriako mugako babesguneaz zalantzak zituen NATOk.[80]
Gainera, Estatu Islamikoarekin borrokan ari ziren jihadista europarrei jazartzeko, Schengengo akordioek aurreikusten zituzten kanpoko mugen kontrolerako kodeak «gaurkotzea» nahi zuten Europako Batasuneko Barne ministroek.[81]
Urriaren 10ean, Kobaneren %40 bereganatu zuen ISek. Borrokak izan ziren hiriaren ipar-ekialdean.[82] NBEk Turkiari eskatu zion muga irekitzeko Kobani lagundu nahi zutenei. Siriako kurduek «hornikuntzarako korridore bat» eskatu zioten AEBek zuzendutako koalizioari. Ankarak, berriz, Estatu Islamikoaren aurka parte hartuko zuen soilik bere baldintzak onartzen bazituzten. Egun horretan, ehunka zibil hirian harrapatuta zeudela zioten kurduen iturriek. Bestalde, gutxienez, 37 ziren urriaren 7tik Turkian eta haren mendeko Kurdistanen izandako istiluetan hildakoak (gehienak poliziek, muturreko nazionalistek eta muturreko islamistek hildako burujabetzaren aldeko manifestari kurduak eta bestelako ezkertiarrak).[83]
Urriaren 11ean, Estatu Islamikoaren (EI) eta Siriako kurduen arteko liskar gordinek ez zuten etenik izan gau osoan, Kobane Siriako iparraldean kokatutako hiria eskuratzeko lehian. Herri Kurduaren Babes Unitateek jihadisteen kontra egin zuten, Kobaniko sortaldeko auzoetan sar ez zitezen. Gainera, nazioarteko abiazioaren koalizioak EIk kontrolpean zituen zenbait gune bonbardatu zituen. NBEk soldadu kurduak eta haien armak sartzen uztea eskatu zion Turkiari publikoki, Kobani hiria hobeto defenda zezaten.[84]
Egun berean, ekintzaile talde batek eskaera ofiziala egin zien AEBei Siriako kurduen YPG miliziei armak eman ziezazkieten IS Estatu Islamikoari aurre egiteko. Ehun mila sinadura biltzeko helburua zeukaten. Esan zuten «arma hobeekin» YPGek Kobane hiritik bidali ahalko zuketela IS.[85]
Urriaren 12an, Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkariak aitortu zuen Estatu Islamikoari Iraken aurre egitea zela lehentasuna. Kurduek Kobane hegoaldetik egin zuten aurrera, eta EIko hamahiru kide hil zituzten. Kurduak zeuden gune bati eraso egin zion EIk lau aldetatik, baina bertako biztanleek eutsi, eta aurrera egitea ere lortu zuten, EIren esku zeuden bi gune bereganatuz. Gainera, nazioarteko koalizioko hegazkinek bost bonbardaketa egin zituzten Kobanen eta inguruan.[86]
Urriaren 13an, EIren hiru eraso suizida jasan zituzten Kobaneko miliziek. YPGen prentsa bulegoaren arabera, hiriaren hegoaldetik zenbait eremu berreskuratzea lortu zuten miliziek. AEBek zuzendutako nazioarteko koalizioaren hegazkinek ez zieten laguntza erabakigarririk eman YPGei. Kobane hiru aldetatik zegoen setiatuta, eta libre zeukan bakarretik hildakoak eta zaurituak iristen ziren Turkiako aldera. YPGetako hildakoen artean, batzuk iparraldeko kurduak ziren. YPGetako zaurituak, berriz, Turkiako Poliziak berehala atxilotzen zituen, «terrorista» gisa hartzen baitzituzten. Milaka kurdu hurbildu ziren Kurdistango bi aldeen mugara, eta gazte askok Rojavara pasatzea lortu zuten EIren aurka borrokara joateko. Siriako kurduen YPG miliziek «egoera deitoratu baino zerbait gehiago» egiteko eskatu zioten nazioarteari.[87]
Urriaren 14an, borroka frontean Kobanetik lau kilometro mendebaldera zegoen Tel Xair herrixka eta inguruko mendixka berreskuratzea lortu zuten miliziek. Kobaneren %25-30 zegoen EIren menpe. AEBek EIren ibilgailuak bonbardatu ondoren eraso zuten YPGek. AEBek adierazi zuten EIren aurkako koalizioak 21 bonbardaketa egin zituela Kobanen. Bestalde jakin zenez, urriaren 12an arratsean Kobanetik ailegatutako 261 herritar atxilotu zituen Poliziak, eta horietako 64 bueltan deportatu.[88]
Urriaren 15ean, Siriako kurduen Kobane hirian, berriz, YPG Herriaren Babeserako Unitateek ekialdean aurrera egitea lortu zuten. Miliziak AEBekin koordinatzen hasi ziren EIren aurkako aire erasoak egiteko.[89] Bestalde, Barack Obama AEBetako presidenteak EI Estatu Islamikoaren aurkako koalizioko aliatuei eskatu zien «luzerako» prestatzeko talde horren aurkako borrokan.[90]
Urriaren 17an jakin zenez, PG Herriaren Babeserako Unitateen arabera, Estatu Islamikoak 1.294 kide galdu zituen azken hilabetean Kobane hirian. Gerrilla kurduaren datuak ziren horiek; Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, EIk Kobaneren aurkako erasoa hasi zuenetik 662 islamista hil ziren.[91]
Urriaren 18an, Berriak argitaratu zuenez, Alepon Al-Assaden kontrako borroka hasi zenean (2012ko uztailaren 19an piztu zen iraultza), ehunka mediku eta erizain iritsi ziren laguntzeko prest. Bi urtera, etsipena nagusitu zen, eta 36 baino ez ziren geratzen.[92]
Urriaren 20an zabaldu zenez, Turkiak Kobanera igarotzen utziko zien Irakeko kurduen peshmergari. AEBek airetik armak eman zizkieten Siriako kurduen hiria defendatzen ari ziren YPG Herriaren Babeserako Unitateei, baina miliziek ohartarazi zuten ez zirela «nahikoa izango borroka irabazteko».[93]
Urriaren 21ean, AEBek Turkiari erantzun zioten Siriako kurduen PYD alderdia ez zela «terrorista». Washingtonek PYDi laguntzeko eskatu zion Ankarari. Öcalanekin elkartu zen kurduen ordezkaritza bat, su-etenaren inguruan erabakitzeko.[94]
Urriaren 22an, Siriako alderdi kurduek batasuna sinatu zuten, Barzaniren babespean. Iraken barneko Kurdistan autonomoko Parlamentuak onartu zuen peshmergak Kobanera bidaltzea. Ocalanek ez zuen aipatu PKKk Turkiarekin menia hausteko aukera, eta «fase berri bat» hasi zela zioen.[95]
Urriaren 23an, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi zuenez, AEBek zuzentzen zuten aliantzak 500 lagunetik gora hil zituen bonbardaketetan azken hilabetean EI Estatu Islamikoaren aurkako operazioan. Gehienak EIkoak ziren, baina 32 zibil ere bazeuden biktimen artean; umeak ziren sei.[96]
Urriaren 24an, Turkiako presidenteak adierazi zuen Siriako FSA matxino taldeko 1.300 borrokalari kurduen Kobane hirira joango zirela Estatu Islamikoaren aurka, baina PYD alderdiak hori onartu izana ukatu zuen. Bestalde, kurduen miliziek (YPG Herriaren Babeserako Unitateek) gogor jarraitu zuten borrokan, eta berriz ere Tal Xahir izeneko mendixka eta herrixka berreskuratu zituztela jakinarazi zuten, Kobanetik bost kilometro ekialdera. Laster etortzekoa zaien laguntzaren zain zeuden. Turkiak Iraken barneko Kurdistango Eskualde Autonomoko pexmergei utziko zien mugatik Kobanen sartzen.[97]
Urriaren 25ean, peshmergen zain zeuden bitartean, EIren inbasioari aurre egiten jarraitzen zuten kurduek Kobanen. Gutxienez haietako lau eta bederatzi islamista hil ziren.[98]
Urriaren 29an, Siriako kurduen Kobane hiriak goizerako espero zituen pexmergak. Irakeko kurduen indarrek 150 kide bidali zituzten Turkiatik, eta arma astunekin YPG miliziak babestuko zituzten Estatu Islamikoaren aurka. Turkiako Atzerri ministroak esan zuenez, «Nahi dutenean igaro daitezke». Damasko, pexmergen alde agertu zen. EIren erasoaldien eraginez areagotu egin zen Siriatik alde egin zuten herritarren kopurua. Inguruko herrialdeetara ihes egin zuten gehienek. Berrogei herrialde inguruk konferentzia bat egin zuten urriaren 28an Berlinen, gaia aztertzeko.[99]
Egun berean, gutxienez 30 lagun hil ziren Sirian, gas hobi baten kontrako erasoan. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, jihadistak Al Shaergo gas hobia kontrolatzeko aurrerapausoak ematen ari ziren.[100]
Egun berean, FSAko brigada bat sartu zen Siriako kurduen Kobane hirian. Siriako matxinoen alde borrokatzen ziren kurduek osatzen zuten taldea. Irakeko kurduen pexmergak muga gurutzatzeko zain zeuden. Lehenbiziko militanteek goizean igaro zuten muga, eta denera 1.300 pasatuko ziren. Beste 85 pexmerga zeuden muga gurutzatzeko zain.[101]
Urriaren 30ean, Kobanen sartu ziren lehenengo pexmergak. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar sartu ziren. Hurrengo orduetan beste 140 iristea espero zen, Estatu Islamikoari aurre egiten laguntzeko.[102] Lehen pexmergak sartu ziren Kobanen, eta bueltatu egin ziren ordu batzuetara.[103]
Azaroaren 3an, Siriako kurduen Kobane hirian borrokan ari ziren pexmergak, YPG Herriaren Babeserako Unitateei laguntzeko. Bi talde horiek eta FSA Siriako Armada Askearen brigada batek Kobaneren mendebaldean lortu zuten EIren lerroek atzera egitea.[104]
Azaroaren 5ean, EI Estatu Islamikoa sei herrixkatatik kanporatu zuten borrokalari kurduek Siria barneko Kurdistanen. Sei herrixkez gain, YPG Herriaren Babeserako Unitateek laborantzako lursailak hartu zituzten. Bien bitartean, Kobane hirian ez ziren amaitu borrokak. EIri aurre egiteko laguntza gehiago eskatu zuten kurduek.[105]
Azaroaren 11ean, NBEren mandatari bereziak adierazi zuen uste zuela gobernua eta matxinoak akordio batera hel zitezkeela Siriako Alepo hiri nagusian su-eten bat ezartzeko.[106]
Azaroaren 12an argitara eman zutenez, Nazioarteko koalizioak Estatu Islamikoaren kontrako erasoak hasi zituenetik, 50 egun, Sirian 865 lagun hil ziren.[107]
Azaroaren 13an, Estatu Islamikoak adierazi zuenez, leku gehiagotara zabaltzeko asmoa zuen.[108]
Azaroaren 16an, Peter Kassig bahituari lepoa moztu zion Estatu Islamikoak. AEBko inteligentzia zerbitzuak lanean aritu ziren Estatu Islamikoak zabaldutako bideoaren irudiak egiaztatzeko.[109]
Azaroaren 20an, Estatu Islamikoak jihadera animatu zituen Frantziako musulmanak. Frantziako Estatuko herritarren kontra "armak, autoak eta pozoia ere" erabiltzeko bultzatu zituen.[110]
Azaroaren 21ean jakin zenez, nazioarteko koalizioak EI Estatu Islamikoaren 30 gune bonbardatu zituen Iraken eta Sirian. Gainera, EIk Ramadi hiriaren kontrako erasoaldia hasi zuen.[111]
Azaroaren 28an jakin zenez, presidentearen indarrek 1.755 aire eraso egin zituzten eta euretan 527 zibil hil ziren, urriaren 20az geroztik.[112]
Abenduaren 3an, Estatu Islamikoaren aurkako garaipenak azaldu zituzten Bruselan, EIren aurkako koalizioko 60 Atzerri ministroak elkartu ondoren. Iraken eta Sirian talde jihadistaren oztopatu zutela esan zuten.[113] Bestalde, kurduek adierazi zuten Ankarak jihadistak erabiltzen zituela euren aurka egiteko eta Kobaneko zaurituak artatzeko ospitale bat suntsitu zuela Poliziak.[114]
Abenduaren 8an, Errusiak eta Iranek azalpenak eskatu dizkiote Israeli Sirian egin zituen erasoengatik.[115]
Abenduaren 9an, Siriako iheslariak elikatzeko dirua eskuratu zuen NBEk.[116]
Abenduaren 10ean zabaldu zenez, Estatu Islamikoaren aurkako borrokatzen 727 pexmerga hil ziren.[117]
Abenduaren 18an, NBEk 6.740 milioi euro behar zituela adierazi zuen Siriako giza hondamendia gutxitzeko.[118]
Abenduaren 24an, koalizio internazionalaren hegazkin bat bota zuen Estatu Islamikoak Sirian. Aurreko gauean, Estatu Islamikoaren posizioak bonbardatu zituzten, Siriako Al Raga hiritik gertu.[119] Abenduaren 25ean, AEBk esan zuen Jordaniako hegazkina ez zuela Estatu Islamikoak bota. Estatu Batuetako Armadak pilotua onik askatzeko konpromiso sendoa hartu zuen, izan ere, jihadistek bahitu zuten.[120]
Abenduaren 26an, nazioarteko koalizioak Estatu Islamikoaren guneak erasotu zituen Kobanen.[121]
Abenduaren 27an, Siriako Gobernua prest zaldu zen Moskura joateko eta bertan oposizioarekin hitz egiteko.[122]
2015eko abenduaren 3an jakin zenez, urtarrilaren amaierarako Siriako gatazka konpontzeko elkarrizketa saio bat prestatzen ari zen Errusia eta jada Damaskok emana zuen baiezkoa. Mendebaldeak babestutako oposizioak asteburuan zen erabakitzekoa.[123]
Abenduaren 5ean, NCSROFek ukatu egin zuen Moskuko bake konferentzia.[124] Bestalde, Siriarrei bisa eskatzen hasi zen lehen aldiz Libano gerragatik etorritako jende kopuruagatik.[125]
Urtarrilaren 16an, Siriak AEBei leporatu zien «terrorismoa» laguntzen jarraitzea.[126]
Urtarrilaren 17an, Siriako armada eta milizia kurduak elkarren aurka borrokan ari ziren.[127]
Urtarrilaren 18an, 9 pertsona hil zituzten Sirian, Hezbollahren jomugan zuen Israelen erasoan. Yihad Mugniyah eta Mohammad Issa 'Abu Issa', taldeko kideak, hil ziren.[128]
Urtarrilaren 19an, bi japoniar bahitu zituen Estatu Islamikoak, eta ordainsaria eskatu zuen, bestela 72 orduko epean hil egingo zituzten.[129]
Urtarrilaren 20an, Kobane hegoaldeko Mistenur mendia eskuratu zuten Siriako kurduek.[130] Egun berean, Estatu Islamikoak dirua eskatu dio Japoniari, bi gatiburengatik.[131] Bestalde, gutxienez 43 pertsona hil ziren Siria iparraldean gobernuak egindako bonbardeketetan.[132]
Urtarrilaren 23an, Estatu Islamikoak bahituta zegoen Haruna Yukawa japoniarra hil zuen.[133]
Urtarrilaren 26an, AEBek Siriako «oposizio moderatuko» 5.000 gerrillari entrenatzeko asmoa inozo hutsa zen Baxar al-Assaden ustez.[134]
Urtarrilaren 28an, Jordania Estatu Islamikoko preso bat askatzeko prest azaldu zen.[135]
Urtarrilaren 29an, Kobane hiria askatu ondoren, inguruko herrixketatik Estatu Islamikoa kanporatzen hasi ziren YPG eta YPJeko miliziano kurduek. Borrokan egon ziren Kobanetik mendebaldera.[136]
Urtarrilaren 31ean jakin zenez, Europako Batasunak 37 milioi euro emango zizkion Libanori, bertan zeuden milioika errefuxiatuei laguntza emateko.[137]
Gerraren ondorioak
Biktimak
2014ko abuztuaren 22an, Nazio Batuen Erakundeak jakitera eman zuenez, apirilera bitartean gutxienez 191.369 pertsona hil ziren Siriako gatazkan. 2013ko urteko datuekin alderatuta, bikoiztu egin ziren hildakoak. Gutxienez 8.803 haur hil ziren Siriako gatazkan; horietatik 2.165, hamar urtetik beherakoak dira, gainera. Ikerketaren arabera, talde armatuak eta Siriako Gobernuko segurtasun indarrak aurrez aurre jartzen zituen gatazkan, hildakoen % 85 gizonezkoak ziren. Gehienak (39.393) Damasko inguruan hil ziren, baina Alepo, Homs, Idlib, Dara eta Hama hiriak ere ageri ziren zerrenda horretan.[138]
Abuztuaren 29an zabaldu zenez, Siriako iheslariak hiru milioi baino gehiago ziren herrialdean gatazka hasi zenetik, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen goi mandatariaren arabera. Erakundea sortu zenetik inoiz izandako «iheslari kopururik handiena» zela azaldu zuen. Siria barruko errefuxiatuei zegokienez, 6, 5 milioi ziren; erdiak, haurrak. Libanon bilatu zuten babesa iheslari gehienek; milioi bat baino gehiago ziren. Turkiak 815.000 siriar hartu zituen, eta Jordaniak 608.000. Iheslariak oso egoera txarrean heltzen ziren ondoko herrialdeetara. Bestalde, NBE Nazio Batuen Erakundeak argitaratutako txosten batek zioenez, 191.000 ziren hildakoak Siriako armada eta matxinoak borrokan hasi zirenetik.[139]
Urriaren 1ean zabaldu zenez, Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, Siriako gerraren ondorioz, 191.369 lagun (9.000 adingabe tartean) hil ziren 2011ko martxotik 2014ko apirilera.[69]
Urriaren 16ean jakin zenez, 200.000 lagunetik gora hil ziren Siriako gerra zibilean. Gatazka horretan hil ziren pertsonen kopurua txosten berezi batean zehaztuko zuen NBEk etorkizunean.[140]
Giza-eskubideak urratzea eta gerra krimenak
2014ko abenduaren 1ean, NBEk bertan behera utzi zuen Siriako iheslarientzako elikadura laguntza dirurik ez edukitzeagatik.[141] Ondorioz, milioika desplazatu siriarrek NBEk elikatzeko emandako laguntzarik gabe gelditu eta goseak jaioterrira bultzat zituen.[142]
Abenduaren 11ean, Berrian egindako erreportaian azaltzen zenez, 14 eta 25 urte zituzten gazte siriarrak akrobaziak nola egin ikasten zute Zaatariko errefuxiatu kanpalekuan, iheslarien autoestimua berriz lortzeko.[143]
Abenduaren 17an, Berrian azaldu zenez, Ammango klinika psikologiko batean Siriatik ihes egindako haurren traumak osatzen zituzten, gerrak sortutako sufrimendua memoriatik ahazteko. Astean 60 neska-mutil inguru igarotzen ziren handik.[144]
Nazioarteko erreakzioak
Irailaren 24an, Estatu Islamikoaren kontrako borrokara batzeko deia egin zuen Obamak. 50 herrialde baino gehiagok bat egin zuten Estatu Islamikoaren kontra borroka egiteko AEBetako gobernuak bultzatutako nazioarteko koalizioarekin.[145]
2014ko azaroaren 1ean, Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak antolatuta, manifestazioa egin zuten Bilbon, eskatzeko Rojavan, Kurdistan mendebaldean, Estatu Islamikoak abiarazitako «sarraskia» amai zedila. Udaletxean hasi eta Guggenheim aurrean bukatu zen manifestazioa.[146]
Estatu Islamikoaren eragina islamaren adarretan
Estatu Islamikoaren agerpenak gogortu egin zituen islamaren bi adarren arteko gatazka sektarioak Ekialde Hurbilean. Iran eta Saudi Arabia buru zituen banaketa geopolitiko baten adierazle zen xiiten eta suniten arteko lehia.[147]
Erreferentziak
- www.ansa.it
- http://seattletimes.nwsource.com/html/nationworld/2014875394_syria26.html
- http://www.hrw.org/en/node/10646/section/4
- https://web.archive.org/web/20130620155136/http://www.reuters.com/article/2011/12/23/us-syria-religion-alawites-idUSTRE7BM1J220111223
- https://web.archive.org/web/20181004145603/http://spanish.peopledaily.com.cn/31618/7326954.html
- GlobalPost. Syria: How it all began. .
- http://www.lne.es/internacional/2012/11/28/34-muertos-doble-atentado-damasco/1333573.html
- http://www.libertaddigital.com/internacional/oriente-medio/2012-12-23/masacre-en-una-panaderia-siria-1276477734/
- https://web.archive.org/web/20130103003813/http://america.infobae.com/notas/63725-Para-la-ONU-la-situacion-en-Siria-es-critica-pero-lo-peor-esta-por-venir
- https://web.archive.org/web/20140203234132/http://www.intereconomia.com/noticias-gaceta/internacional/400-muertos-ayer-guerra-civil-siria-20121230
- http://noticias.terra.com.mx/mundo/medio-oriente/israel-dispara-nuevamente-contra-siria,b28c62a9b4aea310VgnCLD2000000dc6eb0aRCRD.html
- http://www.lavoz.com.ar/noticias/mundo/israel-responde-otra-vez-fuego-desde-siria
- http://www.teinteresa.es/mundo/Israel-Jordania-bombardear-arsenales-Asad_0_821920001.html
- http://www.lagaceta.com.ar/nota/527749/mundo/guerra-civil-siria-provoco-60000-muertos.html
- http://www.eluniverso.com/2013/01/03/1/1361/60000-muertos-guerra-siria.html
- https://web.archive.org/web/20140201154727/http://www.hoy.com.ec/noticias-ecuador/siria-guerra-civil-ya-deja-60-mil-muertos-dice-la-onu-570477.html
- http://internacional.elpais.com/internacional/2013/01/04/actualidad/1357255579_043472.html
- https://archive.today/20130411060544/www.lanueva.com/elmundo/nota/7bc206f0b0/21/136501.html
- http://www.emol.com/noticias/internacional/2013/01/06/577890/estados-unidos-discurso-de-bachar-al-asad-no-es-mas-que-un-intento-de-aferrarse-al-poder.html
- http://internacional.elpais.com/internacional/2013/01/07/album/1357595499_994199.html#1357595499_994199_1357597430
- «Gutxienez Siriako 50 soldadu hil ditu Estatu Islamikoak segada batean» Berria, 2014-07-26
- «Kurduek jihadistei eraso diete Siria iparraldean», Berria, 2014-08-01
- Adrian, GARCIA, «Gerra Libanora hedatzeko saialdia egin dute jihadistek Arsali erasota», Berria, 2014-08-05
- «24 orduko su-etena iragarri du Libanoko armadak Arsalen», Berria, 2014-08-05
- Adrian GARCIA, «AEBek Estatu Islamikoaren aurkako aire erasoak egin dituzte Iraken», Berria, 2014-08-09
- «Siriako armadak kontrolpean dauka berriro Mleiha hiri estrategikoa», Berria, 2014-08-15
- «Estatu Islamikoak zabaldutako bideoa benetakoa dela baieztatu dute», EiTB, 2014-08-20
- «2 urtez bahituta egon den kazetari estatubatuar bat askatu dute Sirian», EiTB, 2014-08-24
- «Erresuma Batuak identifikatu egin omen du Foley hil zuen jihadista», EiTB, 2014-08-24
- «Siriak ontzat eman du herrialdea bonbardatzea, Damaskorekin elkarlanean egiten bada», Berria, 2014-08-25
- «Siria, Estatu Islamikoaren aurka indarrak batzeko prest», Berria, 2014-08-26
- «Siria miatzeko hegaldiak baimendu ditu Obamaren Gobernuak», EiTB, 2014-08-26
- «Gerra krimenak egitea egotzi die NBEk Estatu Islamikoari eta Siriako Gobernuari», Berria, 2014-08-27
- «Estatu islamiarrari eta Al Assadiri gerra krimenak egitea egotzi diete», EiTB, 2014-08-27
- «Siriako matxinoek Golango mugako igarobidetik kanporatu dute armada», Berria, 2014-08-27.
- «'Estatu Islamiarraren aurka armak ematea baino urrunago joan behar da'», EiTB, 2014-08-28.
- «NBEko 43 'kasko urdin' atxilotu dituzte Golango gainean», EiTB, 2014-08-28
- Samara Velte, «Hainbat soldadu siriar hil dira Estatu Islamikoaren aurkako borroketan», Berria, 2014-08-29
- «Foleyri eta beste bahitu batzuei 'bainuontziaren tortura' egin zieten», EiTB, 2014-08-29
- «Terrorismoagatik alerta egoera areagotu du Erresuma Batuak», EiTB, 2014-08-29
- «Kasko urdinek matxinoei ez diete armak emango», Berria, 2014-08-30
- «Estatu Islamikoak bideo bat zabaldu du bahituta zuen kazetari estatubatuar bat hil duela erakusteko», Berria, 2014-09-02
- «Obama: 'AEB ez dira Estatu Islamikoaren aurrean kikilduko'», EiTB, 2014-09-03
- «Israelek Siriako hiru soldadu hil ditu Golango gainean», Berria, 2014-09-05
- «Siriako armadak Estatu Islamikoaren gotorlekua bonbardatu du Raqqan», Berria, 2014-09-07
- «Siriarako bitartekaria, lehen aldiz Damaskon», Berria, 2014-09-10
- «Iraken eta Sirian aire erasoak egingo dituzte AEBek Estatu Islamikoari aurre egiteko», Berria, 2014-09-11
- «Estatu Islamiarrak burua moztu dio David Haines britainiarrari», EiTB, 2014-09-14
- «Estatu Islamikoak John Cantlie kazetariaren bideo bat erakutsi du», EiTB, 2014-09-18
- Mikel Rodriguez, «Plana badoa aitzinera», Berria, 2014-09-19
- «Turkiak Siriarekiko muga ireki die iheslari kurduei», Berria, 2014-09-20
- «Gau bakarrean 60.000 kurduk ihes egin dute Siriatik», Berria, 2014-09-20
- «49», Berria, 2014-09-20
- Mikel Rodriguez, «Turkiak Siriarekiko mugako pasabide gehienak itxi ditu berriz», Berria, 2014-09-23
- «Siria bonbardatzen hasi dira AEBak», Berria, 2014-09-23
- «Bonbardaketek ustezko erasoak ekidin nahi zituzten AEBn eta Europan», EiTB, 2014-09-23
- Mikel Rodriguez, «AEBak erasoan hasi dira Sirian», Berria, 2014-09-24
- «Siria iparraldeko hamar gune bonbardatu dituzte AEBek», Berria, 2014-09-24
- «Turkiatik abiatutako hegazkinen erasoa EIren aurka, kurduen eremuan», EiTB, 2014-09-24
- «Jihadistekin bat egiteko atzerrira doazenak jazartzea agindu du NBEk», EiTB, 2014-09-25
- «Petrolio-findegien eta kuartelen kontrako bonbardaketak, Sirian», EiTB, 2014-09-25
- «Bruselako alkateak dio mehatxu terrorista 'egiazkoa' dela», EiTB, 2014-09-25
- «Pariseko eta AEBetako metroetan eraso egin nahi du EIk, Iraken arabera», EiTB, 2014-09-25
- «AEB: «ISk Sirian zeukan ahalmena oztopatu dugu»», Berria, 2014-09-27
- «Siriako kurduen Kobane hiria bonbardatu du Estatu Islamikoak», Berria, 2014-09-28
- «Sirian eta Iraken erasotzeko baimena berritu nahi du Turkiako Gobernuak», Berria, 2014-09-30
- «Desagertutako nerabe ingeles bat Siriara joan den susmoa dute», EiTB, 2014-09-30
- Mikel Rodriguez, «Laguntza selektiboa», Berria, 2014-10-01
- «15 lagun hil dira Homsen, eskola baten ondoan egindako atentatu batean», EiTB, 2014-10-01
- «Sirian eta Iraken erasotzeko baimena berritu du Turkiako Gobernuak», Berria, 2014-10-02
- Mikel Rodriguez, ««Kobane infernu bilakatuko dugu Estatu Islamikoarentzat»», Berria, 2014-10-03
- «Turkiari Sirian ez esku hartzeko ohartarazi dio Damaskok», Berria, 2014-10-04
- «Alan Henning bahituari lepoa moztu dio Estatu Islamikoak», EiTB, 2014-10-04
- «150», Berria, 2014-10-05
- «Siriako kurduen Kobane hirira sartu da Estatu Islamikoa, setioaren 21. egunean», Berria, 2014-10-07
- Jon Olano, «Gutxienez 400 hildako eragin ditu ISen erasoaldiak Kobanen», Berria, 2014-10-07
- Mikel Rodriguez, «Kobaneren aldeko amorrua», Berria, 2014-10-08
- «Turkiaren aurkako protestek 14 hildako utzi dituzte Kurdistanen», Berria, 2014-10-08
- Mikel Rodriguez, «Suak muga gurutzatu du», Berria, 2014-10-09
- Xabin Makazaga, «Turkiak begira jarraituko du», Berria, 2014-10-10
- «Mugak zaintzeko kodea «malgutzea» nahi du Europak», Berria, 2014-10-10
- «Kobaneren %40 bereganatu du ISek», Berria, 2014-10-10
- Mikel Rodriguez, «NBEk Turkiari eskatu dio muga irekitzeko Kobani lagundu nahi dutenei», Berria, 2014-10-11
- «Estatu Islamikoaren eta kurduen arteko erasoak, etenik gabe gauean», EiTB, 2014-10-11
- «Siriako kurduei armak emateko eskatu diete AEBei», Berria, 2014-10-12
- «Kerry: "Kobanek ez du EIren kontrako estrategia definitzen"», Berria, 2014-10-13
- Zekine Turkeri, «Bakardadean eusten», Berria, 2014-10-14
- Mikel Rodriguez, «Turkiak PKK gerrillari eraso dio, Ocalanek emandako epea bukatu bezperan», Berria, 2014-10-15
- Mikel Rodriguez, «Erretaguardian ere borrokan», Berria, 2014-10-16
- «Aliatuei «luzerako» prestatzeko erran die Obamak», Berria, 2014-10-16
- «1.294», Berria, 2014-10-17
- A. Pampliega, «Medikuak eskas Alepon», Berria, 2014-10-18
- Mikel Rodriguez, «Turkiak Kobanera igarotzen utziko die Irakeko kurduen pexmergei», Berria, 2014-10-21
- Mikel Rodriguez,«AEBek Turkiari erantzun diote Siriako kurduen PYD alderdia ez dela «terrorista»», Berria, 2014-10-22
- Mikel Rodriguez, «Siriako alderdi kurduek batasuna sinatu dute, Barzaniren babespean», Berria, 2014-10-23
- «550», Berria, 2014-10-24
- Mikel Rodriguez, «Laguntza, edo estrategia jokoa», Berria, 2014-10-25
- «Pexmergek hiri bat kendu diote Estatu Islamikoari», Berria, 2014-10-26
- Mikel Rodriguez, «Siriako kurduen Kobane hiriak gaur goizerako espero ditu pexmergak», Berria, 2014-10-29
- «Gutxienez 30 lagun hil dira Sirian, gas hobi baten kontrako erasoan», EiTB, 2014-10-29
- Mikel Rodriguez, «FSAko brigada bat sartu da Siriako kurduen Kobane hirian», Berria, 2014-10-29
- «Kobanen sartu dira lehenengo pexmergak», Berria, 2014-10-30
- «Lehen pexmergak sartu dira Kobanen, eta bueltatu egin dira ordu batzuetara», Berria, 2014-10-31
- Mikel Rodriguez, «Tribu sunita bateko 370 kide inguru hil ditu Estatu Islamikoak Iraken», Berria, 2014-11-04
- «Kurduek sei herri berreskuratu dituzte Sirian», Berria, 2014-11-06
- Mikel Rodriguez, «Alepon dago jokalekua», Berria, 2014-11-12
- «865», Berria, 2014-11-13
- «Estatu Islamikoa, leku gehiagotara zabaltzeko asmoz», Berria, 2014-11-14
- «Peter Kassig bahituari lepoa moztu dio Estatu Islamikoak», EiTB, 2014-11-16
- «Estatu Islamikoak jihadera deitu ditu Frantziako musulmanak», EiTB, 2014-11-20
- «30», Berria, 2014-11-22
- «1.755», Berria, 2014-11-29
- Adrian Garcia, «Estatu Islamikoaren aurkako lorpenak bistaratu dituzte Bruselan», Berria, 2014-12-04
- A.G., «Turkiaren joko bikoitza», Berria, 2014-12-04
- «Errusiak eta Iranek azalpenak eskatu dizkiote Israeli», Berria, 2014-12-09
- «Siriako iheslariak elikatzeko dirua lortu du NBEk», Berria, 2014-12-10
- «Estatu Islamikoaren aurka borrokan 727 pexmerga hil dira», Berria, 2014-12-11
- «6.740», Berria, 2014-12-19
- «Koalizio internazionalaren hegazkin bat bota du EIk Sirian», EiTB, 2014-12-24
- «AEBk esan du Jordaniako hegazkina ez zuela Estatu Islamikoak eraitsi», EiTB, 2014-12-25
- «Nazioarteko koalizioak EIren posizioak bonbardatu ditu Kobanen», Berria, 2014-12-27
- «Siriako Gobernua prest dago Moskura joateko», Berria, 2014-12-28
- Mikel Rodriguez, «Urte berria, bertze ahalegin bat», Berri, 2015-01-03
- «NCSROFek muzin egin dio Moskuko bake konferentziari», Berria, 2015-01-06
- «Siriarrei bisa eskatzen hasi da lehen aldiz Libano», Berria, 2015-01-06
- «Siriak AEBei egotzi die «terrorismoa» laguntzen segitzea», Berria, 2015-01-17
- «Siriako armada eta milizia kurduak, elkarren aurka», Berria, 2015-01-18
- «9 lagun hil dira Sirian, Hezbollahren kontrako Israelen erasoan», EiTB, 2015-01-18
- «Bi japoniar bahitu ditu Estatu Islamikoak, eta ordainsaria eskatu du», Berria, 2015-01-20
- «Kobane hegoaldeko Mistenur mendiaren kontrola hartu dute Siriako kurduek», Berria, 2015-01-21
- «EI-k dirua eskatu dio Japoniari, bi gatiburen truke», Berria, 2015-01-21
- «Gutxienez 43 pertsona hil dituzte Siria iparraldeko bonbardaketetan», Berria, 2015-01-20
- «ISISek bahituetako bat hil du», Berria, 2015-01-24
- «Al-Assaden ustez, AEBen estrategia «inozoa» da», Berria, 2015-01-27
- «Jordania prest dago Estatu Islamikoko preso bat askatzeko», Berria, 2015-01-29
- Orsola Casagrande, ««Gure borroka ez da amaituko Estatu Islamikoa kanporatu arte»», Berria, 2015-01-30
- «37», Berria, 2015-02-01
- «Gutxienez 191.369 pertsona hil dira Siriako gatazkan, NBEren arabera», EiTB, 2014-08-22
- «Exodoa eta miseria siriarrentzat», Berria, 2014-08-30
- «200.000 lagunetik gora hil dira Siriako gerra zibilean», EiTB, 2014-10-16
- «NBEk Siriako iheslarientzako elikadura laguntza utzi du, dirurik ez daukalako», Berria, 2014-12-02
- Laila Muharram Rey Daniel Rivas Pacheco, «Arotz bat, hutsari kolpeka», Berria, 2014-12-09
- Daniel Rivas Pacheco, «Barrea erbestealdian», Berria, 2014-12-11
- Laila Muharram Rey, «Itzuli da udaberria, txoriak hegan ari dira», Berria, 2014-12-17
- «Estatu islamikoaren kontrako borrokara batzeko deia egin du Obamak», EiTB, 2014-09-24
- «Rojavako kurduen kontrako «sarraskia» gelditzea galdegin dute Bilbon», Berria, 2014-11-02
- Mikel Rodriguez, «Erdi Aroko zisma baino zerbait gehiago», Berria, 2014-10-18
Kanpo estekak
- Meryem Kobane. YPJ milizien komandante burua Kobanen denari elkarrizketa, Berria, 2014-11-01