Siria Palestina
Siria-Palestina (latinez: Sȳria Palaestīna, ˈsyː.ri.a pa.ɫ̪ae̯sˈt̪iː.na ahoskatua; antzinako grezieraz: Συρία ἡ Παλαιστίνη, Syría hē Palaistínē, syˈri.a (h)e̝ pa.lɛsˈt̪i.ne̝ ahoskatua)[1][2] Hadriano enperadoreak, 135 edo 136an Bar Kokhbaren matxinada garaitu ondoren, Judeako erromatar probintziari eman zion izena izan zen.
Siria Palestina | |
---|---|
Antzinako Erroma | |
Administrazioa | |
Izen ofiziala | Sȳria Palaestīna |
Praetorian prefecture | praetorian prefecture of the East |
Diozesi | Diocese of the East |
Hiriburua | Zesarea Maritima |
Deuseztapen data | 390 |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°30′N 34°54′E |
Mugakideak | Arabia Petraea |
Demografia | |
Hizkuntza ofiziala | latin |
300. urte inguruan, Siria-Palestina zabaldu egin zen, Arabia Petraea erromatar probintzia izan zenaren mendebaldea transferituz: Negev, Sinairen zati bat, eta Edom.[3] 357. urtearen inguruan Palestina Prima eta Palestina Salutaris probintzietan banatu zen.
390. urte inguruan, Siria-Palestina hainbat administrazio-unitatetan berrantolatu zen: Palestina Prima, Palestina Secunda eta Palestina Tertia, Siria Prima, Fenix eta Fenix Lebanensis. Guztiak Ekialde Erromatarreko Elizbarrutian (bizantziarrean) sartu ziren, Isauria, Zilizia, Zipre (536. urtera arte), Eufratensis, Mesopotamia, Osroena eta Arabia Petraearekin batera.
Palestina Prima Judea, Samaria, Paralia eta Pereak osatzen zuten, Zesareako gobernadorearen agindupean. Palestina Secunda Galileak, Jezreelgo harana, Galileako ekialdeko eskualdeek eta antzinako Dekapolisen mendebaldeko zatiak osatzen zuten, bere gobernuaren egoitza Eszitopolisen zuelarik. Palestina Tertiak Negev, Arabiako hegoaldea eta Sinai gehiena hartzen zituen, Petra gobernadorearen egoitza zelarik. Palestina Tertia Palestina Salutaris izenez ere ezagutzen zen.[4]
Erreferentziak
- Trevor Bryce, 2009, The Routledge Handbook of the Peoples and Places of Ancient Western Asia
- Roland de Vaux, 1978, The Early History of Israel, 2. orr.
- (Ingelesez) Nasasra, Mansour. (2021-04-09). «The Frontiers of Empire: Colonial Policing in Southern Palestine, Sinai, Transjordan and Saudi Arabia» The Journal of Imperial and Commonwealth History: 1–41. doi: . ISSN 0308-6534..
- Palaestina Salutaris. in: Britannica Online Encyclopedia. 2009-01-06.
Kanpo estekak
Artikulu hau Erromatar Inperioko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |