Siri Hustvedt
Siri Hustvedt (Northfield, Minessota, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 19a) nobelagile, saiogile eta poeta feminista[1] da.
Siri Hustvedt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Northfield (Minnesota), 1955eko otsailaren 19a (69 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Brooklyn |
Familia | |
Aita | Lloyd Hustvedt |
Ezkontidea(k) | Paul Auster |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Olaf College (en) Bergen Cathedral School (en) Columbia Unibertsitatea Doktoretza Northfield High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea eta saiakeragilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria |
sirihustvedt.net | |
Ibilbidea
Historian lizentziatu zen St. Olaf Collegen, eta Columbiako Unibertsitatean egin zituen doktoretza ikasketak. Bere doktore tesia Charles Dickensen obrari buruzkoa da, eta honela du izena: Figures of Dust. A Reading of "Our Mutual Friend".
Hustvedt batez ere nobelagile gisa nabarmendu da, baina poesia liburu bat eta hainbat ipuin eta saiakera ere argitaratuak ditu, The Art of the Essayn (1999), Best American Short Storiesen (1990 eta 1991), The Paris Reviewen, The Yale Reviewen eta Modern Painters aldizkarian, besteak beste.
2019ko maiatzean, Letretako Asturiasko Printzesa saria[2] lortu zuen, feminismoan, artean eta zientzian oinarritutako obra oparoagatik.
Zientzia eta filosofia eskutik
Siri Hustvedt-en esanetan Genoma ez da gure nortasunaren diktadorea. Zientzia eta filosofia eskutik joan behar dira. Zalantza adimenaren bertute gisa errebindikatzen du eta aurrez pentsatutako ideiak zalantzan jartzen ditu.[3] Simone Weil-ek bezala, uste du zalantza adimenaren bertutea dela eta aurrera egiteko aukera ematen digun beharradela, eta Descartesekiko kontraesanean dagoela. Erabat oker zegoen gorputza eta burua bereizteko ideian, eta horrekin batera neurozientziaren paradigma gehienak. Burua ez dagoela gorputza ez den substantzia batez egina dio eleberrigileak, saiakerak egiten dituenak eta neurozientziaren, psikiatriaren, genetikaren edo adimen artifizialaren esploratzaile argiak.[3]
Bizitza pertsonala
Brooklynen (New York) bizi da, Paul Austerrekin eta bien alabarekin, Sophie Austerrekin.
Obra
Fikzioa
- The Blindfold (1992)
- The Enchantment of Lily Dahl (1996)
- What I Loved (2003)
- The Sorrows of an American (2009)
- The Summer Without Men (2011)
- The Blazing World (2014)
- Memories of the Future (2019)
Poesia
- Reading to You (1983)
Saiakera
- Yonder (1998)
- Mysteries of the Rectangle: Essays on Painting (2005)
- A Plea for Eros (2005)
- The Shaking Woman or A History of My Nerves (2009)
- Living, Thinking, Looking (2012)
- A Woman Looking at Men Looking at women (2016)
Sariak eta aintzatespenak
- 2019ko Letretako Asturias Printzesa saria[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Fernández, Laura. (2017). «Siri Hustvedt: Para los hombres no existimos» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
- (Gaztelaniaz) Geli, Carles. (2019-05-22). «Siri Hustvedt, Premio Princesa de Asturias de las Letras 2019» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
- (Gaztelaniaz) Colpisa. (2021-03-20). «Siri Hustvedt: "El genoma no es el dictador de nuestra personalidad"» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).