Sir Kenneth MacMillan
Sir Kenneth MacMillan (Londres, Ingalaterra, 1929 – 1992) balleteko dantzaria eta koreografoa izan zen. Royal Balleteko zuzendari izan zen 1977. urtetik hil zen arte.
Sir Kenneth MacMillan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dunfermline, 1929ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1992ko urriaren 29a (62 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Deborah MacMillan (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Great Yarmouth High School (en) Royal Ballet School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, ballet-irakaslea eta ballet dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
kennethmacmillan.com | |
|
Dantzari gisa hasi zen Sadler's Wells Ballet Schoolen, eta eskola horretako dantzari-taldean sartu zen 1946an. Handik hamar urtera, Royal Balleten hasi zen. 1970eko hamarraldia arrakasta handikoa izan zen MacMillanentzat, lan hauei esker: Maitagarriaren musua (1960), Gonbidapena (1960), Udaberriaren sagarapena (1962), Ahizpak (1963) eta Lurraren kantua (1965). 1966tik 1969ra bitartean, klasikoak eraman zituen eszenatokira, hala nola Loti ederra (1967) eta Beltxargen aintzira (1969).
1970an Frederick Ashtonen ordezko izan zen Royal Balleten, baina handik zazpi urtera utzi egin zuen kargua, konpainiako lehen koreografo-lanean bete-betean aritzeko. Garai horretatik aurrera MacMillanek koreografia ugari egin zituen, eta hainbat ballet osatu zituen. Bere konpainiarako egin zituen pieza dramatikoez gainera, beste asko Ballet Ramberterako, telebista eta zinemarako egin zituen, eta antzerkian, Ionescoren hainbat lan zuzendu zuen. Azken lanen artean kontuan hartzekoak dira, Romeo eta Julieta (1967) ballet dramatikoa, Anastasia (1971), Manon (1974), Mayerling (1978), Isadora (1981), Heriotza-dantza (1983) eta Pagodetako printzea (1989). 1983an Sir titulua eman zioten, eta American Ballet Theatreko kide artistikoa izan zen handik urtebetera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.