Siobhan Fahey
Siobhan Máire Deirdre Fahey (Dublin, 1958ko irailaren 10a) abeslari eta musikari irlandarra da. Ahotsa kontralto arinarena dauka.
Siobhan Fahey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Siobhan Máire Deirdre Fahey |
Jaiotza | Dublin, 1958ko irailaren 10a (65 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | David A. Stewart (1987ko abuztuaren 1a - 1996) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Loreto College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta musikagilea |
Kidetza | Bananarama Shakespears Sister |
Genero artistikoa | new wave musika |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | giltzadia ahotsa |
Diskoetxea | London (en) |
Ibilbidea
1980ko hamarkadako Bananarama britainiar / irlandar nesken kide sortzailea izan zen, zeinarekin zenbait arrakasta izan zuen. Ondoren, Shakespears Sister taldea eratu zuen, zeinak Erresuma Batuko zerrendetako lehen postu bat lortu zuen 1992ko "Stay" singlearekin.
Fahey Eurythmics taldeko Dave Stewartekin ezkondu zen 1987an; bikotea 1996an dibortziatu zen, bi seme izan ondoren[1].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Interview: Siobhan Fahey - 'Why should you stop if you're still inspired?'» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.