Sintrako jauregi nazionala
Sintrako jauregi nazionala (portugesez: Palácio Nacional de Sintra) Portugalgo Sintra hiriko jauregi ezaguna da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturikoa Sintrako beste hainbat eraikinekin batera. Portugalgo Erdi Aroko jauregien artean hobekien kontserbaturik dagoena da.
Sintrako jauregi nazionala | |
---|---|
Cultural Landscape of Sintra | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Portugalgo udalerria | Sintra |
Freguesia | Sintra (Santa Maria e São Miguel, São Martinho e São Pedro de Penaferrim) |
Koordenatuak | 38°47′52″N 9°23′27″W |
Altitudea | 209 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Portugal |
Arkitektura | |
Estiloa | Moorish architecture (en) Manueldar estiloa arkitektura gotikoa Mudéjar architecture (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
Mairuek Sintran bi gaztelu eraiki zituzten, bata mendiaren gainaldean (gaur egungo Mairuen gaztelua) eta bestea aurrekoaren azpian, Lisboako taifako agintarien egoitza zena.
1093an Alfontso VI.a Gaztelakoak Sintra konkistatu zuen eta azpiko gazteluan ezarri zen. XV eta XVI mendeen artean egin ziren gaur egungo jauregiaren atalen gehiengoa, gaur egun ez dago XIV mende aurreko zatirik dagoeneko.
1415ean hasi zen eraikuntza aro handiena, barneko patioaren inguruan burutu zena. besteak beste eraikin nagusiaren aurrealdea, sarrerako arkuak, manueldar estiloko leihoak eta batez ere hain ezagunak diren tximinia konikoak. Bai eta hainbat gela aipagarri ere, zisneen gela, miken gela eta arabiarren gela. Hurrengo mendeetan hainbat errege koroatu ziren bertan eta beste hainbat bertan jaio ziren. Manuel I.ak barnealdea dekoratu zuen beretzako berariaz Sevillan egindako azuleiuez.
1755eko Lisboako lurrikarak kaltetu egin zuen eta galdutako zatien berreraikuntza estilo garaikidean egin zenez hainbat altxor galdu ziren, arabiarren gelako dorrea esate baterako.
1910ko iraultzaren ondoren museo-etxea bihurtu zen eta 40. hamarkadan aintzinako estilora birdekoratu zuen Raul Lino arkitektuak, azuleiuak berriztu eta altzari zaharrak ekarriz.
Iruditegia
- Sintrako jauregi nazionala.
- Jauregiaren aurrealdea.
- Sukaldeko tximinia ezagunak.
- Atariko arkuak.
- Manueldar estiloko leihoak.
- Barneko patioa.
- Jauregiko kapera.
- Arabiarren gela.