Sinope (satelitea)
Sinope (grekoa: Σινώπη), edo Jupiter IX, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
- Artikulu hau Jupiterren ilargiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sinope».
Sinope (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 18,1 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Seth Barnes Nicholson (en) |
Aurkikuntza-data | 1914ko uztailaren 21a |
Honen izena darama | Sinope (en) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 23.368.614 km |
Eszentrikotasuna | 0,25 |
Orbita-periodoa | −777,29 egun |
Makurdura orbitala | 158,6384 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 19 km |
Masa | 75 Eg |
Tenperatura | 124 K |
Albedoa | 0,04 |
Ezaugarri fisikoak
Sinope satelite irregularra da, txikia (38 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.
Haren espektro infragorria D motako asteroideena bezalakoa da. Espektro ikusgaian, satelitea gorrixka da. 2000. urtean Megaklite aurkitu zen arte, Sinope zen Jupiterren satelite ezagun ultraperiferikoena.
Orbita erretrogradoa du, oso inklinatua eta eszentrizitate handikoa. Pasifaeren taldeko satelitetzat hartu izan da maiz, baina Sinoperen batez besteko inklinazioa eta kolorea (gorrixka da, eta Pasifea, berriz, grisa) ez datoz bat taldeko gainerakoekin. Hori dela eta, litekeena da Sinope objektu berezia izatea, Pasifearen taldeko sateliteen jatorri berekoa ez izatea alegia.
Aurkikuntza
Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1914ko uztailaren 21ean, Kaliforniako Lick behatokian.
Izendapena
Sinope satelite-izena mitologia grekoko Sinope pertsonaian du jatorria; Sinope ninfa bat zen.
Sinopek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter IX izena erabili zen izendatzeko.
Kanpo estekak
- https://web.archive.org/web/20081008073721/http://www.geocities.com/saiza_2003/Moons/PicMoons.htm
- http://adsabs.harvard.edu//full/seri/PASP./0026//0000197.000.html
- http://adsabs.harvard.edu//full/seri/PASP./0051//0000093.000.html
- http://www.cfa.harvard.edu/iauc/02800/02846.html
- https://web.archive.org/web/20030805013031/http://www.ifa.hawaii.edu/~jewitt/papers/JSATS/SJ2003.pdf
- http://arxiv.org/abs/astro-ph/0312571