Sinesteen alderako isuri

Sinesteen alderako isuria[1] gizaki orok daukan joera bat da, isuri kognitibo bat.[2] Argudioen indarra aukeratzeko joera da, haien konklusioaren onargarritasunean oinarrituta, ondorio hori zein sendoki sostengatzen duten baino.[3] Litekeena da pertsona batek bere balioekin, sinesmenekin eta aurretiko ezagutzekin bat datorren ondorio bat babesten duen argudio bat onartzea, ondorioen aurkako argudioak baztertzen dituen bitartean.[4] Sinesteen alderako isuria akats biziki arrunta da, eta, beraz, esanguratsua; gure sinesmenek erraz itsutu eta okerreko ondoriora irits gaitezke. Sinesteen alderako isuriak hainbat arrazoibide-zereginetan eragina du, besteak beste, baldintza-arrazoibidean, harreman-arrazoibidean eta arrazoibide iragankorrean.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. Matute, Helena.. (D.L. 2018). Nuestra mente nos engaƱa : sesgos y errores cognitivos que todos cometemos. EMSE EDAPP ISBN 9788417177690. PMC 1054981886. (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  3. (Ingelesez) Sternberg, Robert J.; Leighton, Jacqueline P.. (2004). The Nature of Reasoning. Cambridge University Press, 300 or. ISBN 978-0-521-00928-7..
  4. (Ingelesez) Evans, Jonathan; Newstead, Stephen; Byrne, Ruth. (1993). Human Reasoning: The Psychology of Deduction. Lawrence Erlbaum Associates, Publishers, 243 or. ISBN 9780863773136..
Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.