Askapeneko Armada Sinbiotikoa
Askapeneko Armada Sinbiotikoa (ingelesez: Symbionese Liberation Army, SLA) Kalifornian 1973 inguruan sortutako gerrilla txiki bat izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako leku guztietako borrokalariekin antolatutako super-egitura gisa definitzen ziren, nahiz eta azken finean San Frantziskoko Berkeleyko Unibertsitateko dozena bat ikasle besterik ez ziren. Ideologikoki marxismo-leninismoa bultzatzen zuten, eta ultraortodoxoak ziren.
Askapeneko Armada Sinbiotikoa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | ALS eta SLA | |
Mota | alderdi politikoa eta erakunde terrorista | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Ideologia | komunismoa eta maoismoa | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 16 | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1973 | |
Desagerpena | 1975 |
Haren sinboloa 7 burudun kobra zen eta izenak sinbiosiaren ideiari erreferentzia egiten zion[1]. Metrailadoreak, AK-47 fusilak eta, normalean, zianuro-burua zuten balak erabiltzen zituzten. Euren ideien artean sexu librea eta munduko osoko iraultza sozialista zeuden, Hirugarren Mundutik hasita, Baader Meinhof gerrillaren antzera. Gizartetik isolatutako taldea zen, eta FBIk erraz ikertu eta desegituratu zuen. Operazio horietako bat (maiatzaren 16a, Compton, Kalifornia) sarraskia izan zen, eta horrek ezker erradikalenaren eta ezkerreko unibertsitate-sektoreen protesta eragin zuen.
SLAren ekintzak Kaliforniako poliziaren aurkako atentatuetan eta lapurretetan oinarritzen ziren. Garrantzitsuenen artean, Hibernia Bankuaren lapurreta eta Markus Fosterren (Oaklandeko Eskolaniako zuzendaria) hilketa nabarmendu behar dira. William Randolph Hearsten ondorengoan zen Patty Hearsten bahiketa ere sonatua izan zen, euren taldera batu baitzen. 1974an jo zuen gorena taldeak, baina laster desegin zuten, kide gehienen heriotzarekin edo atxiloketarekin.
Kide ezagunak
Hasierako kideak
- Russell Little (Osi izengoitiarekin) Marcus Fosterri tiro egiteagatik atxilotua. Patty SLAren kide zen bitartean atxilotuta egon zen. 1975eko apirilean jaso zuen kartzela zigorra eta 1981ean askatu zuten. Hawaiin bizi da orain.
- Joseph Remiro (Bo), Russell Littlerekin batera atxilotua. 1975ean kartzelan sartu zuten, bizi osoko zigorra betetzeko, eta bertan dago oraindik ere.
- Donald DeFreeze (Marshal Cinque Mtume jenerala)
- Angela Atwood (Gelina jenerala)
- Patricia Soltysik, aka Mizmoon Solysik (Zoya)
- Camilla Hall (Gabi), Soltysiken bikotea bikotea.
- William (Willie) Wolfe (Cujo)
- Nancy Ling Perry (Fahizah)
- Emily Harris (Yolanda)
- William Harris (General Teko), Emilyren senarra, eta taldearen balizko burua.
Patty Hearst sartu ondorengo kideak
- Patty Hearst (Tania)
- Wendy Yoshimura, Armada Iraultzailearen kide sortzailea Willie Brandtekin batera.
- Kathleen Soliah (Sara Jane Olson ere deitua)
- Jim Kilgore, Kathleen Soliah-ren mutil-laguna
- Steven Soliah, Kathleen Soliah-ren anaia
- Michael Bortin
Erreferentziak
- «The Straight Dope: Who were the Symbionese, and were they ever liberated?» web.archive.org 2012-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
Kanpo estekak
- Askapeneko Armada Sinbiotikoa Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- AEBko gobernuaren txostena: Sybionese Liberation Army