Sinbad itsasgizona
Sinbad itsasgizona (batzuetan Sindbad ere deitua; arabieraz: السندباد البحري, as-Sindibādu al-Baḥriyy) Mila gau eta bat gehiago arabiar ipuin sortako kondairazko pertsonaia bat da. Berez ez zegoen bilduma horren barnean, baina XIV. mendean gehitu zitzaion. Abbastar Kaliferriaren garaian Bagdad hirian bizi omen zen. Bere zazpi itsas bidaia harrigarrietan zehar, Ekialdeko Afrika eta Hegoaldeko Asian barna nabigatu zuen, eta leku magikoak, munstro izugarriak eta naturaz gaindiko gertakariak ikusi ere bai.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinbad itsasgizona |
- Artikulu hau pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sinbad».
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.