Sinéad O'Connor

Shuhada' Sadaqat,[1] jaiotzez Sinéad Marie Bernadette O'Connor eta profesionalki Sinéad O'Connor izenaz ezaguna (Dublin, 1966ko abenduaren 8a - Londres, 2023ko uztailaren 26a) abeslari irlandarra izan zen.[2][3][4]

Sinéad O'Connor

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSinéad Marie Bernadette O'Connor
JaiotzaGlenageary eta Dublin, 1966ko abenduaren 8a
Herrialdea Irlandako Errepublika
BizilekuaKnockananna
Dalkey
Bray
Londres
HeriotzaLondres, 2023ko uztailaren 26a (56 urte)
Hobiratze lekuaDeans Grange Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJohn O’Connor
Ezkontidea(k)John Reynolds (en) Itzuli  (1989ko martxoa -  1991ko azaroa)
Nick Sommerlad (en) Itzuli  (2001 -  2002ko uztaila)
Steve Cooney (en) Itzuli  (2010eko uztaila -  2011ko apirila)
Barry Herridge (en) Itzuli  (2011 -  2011)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNewtown School, Waterford (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, gitarra-jotzailea, apaiza, aktorea, musikagilea, musikaria, rock singer (en) Itzuli eta abeslaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakBob Dylan
KidetzaBig Blue Ball
In Tua Nua (en) Itzuli
Genero artistikoarock alternatiboa
pop rock
reggaea
folk rock
college rock (en) Itzuli
Celtic rock (en) Itzuli
Indie popa
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
Tin whistlea
perkusio instrumentua
pianoa
DiskoetxeaChrysalis
Ensign Records (en) Itzuli
Vanguard Records (en) Itzuli
One Little Indian
Nettwerk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
katolizismoa
kristautasuna

sineadoconnor.com
IMDB: nm0640521 Allocine: 15224 Rottentomatoes: celebrity/sinead_oconnor Allmovie: p104823 Metacritic: person/sinead-oconnor
Facebook: sineadoconnor Twitter: SineadOConnor Instagram: sineadoconnorofficial Youtube: UCaJmMC7W6kU1QVaa1xb-2Hg Souncloud: sineadoconnor Spotify: 4sD9znwiVFx9cgRPZ42aQ1 iTunes: 287366 Last fm: Sinéad+O'Connor Musicbrainz: c78a77fa-507c-4c07-947a-0355029453bd Songkick: 289575 Discogs: 42895 Allmusic: mn0000756180 Find a Grave: 257068944 Deezer: 2974 Edit the value on Wikidata

Estilo asko landutako egilea da, pop eta ingelesez nagusiki. Hala ere, Sean-Nós Nua bere zortzigarren diskoan gaelerazko abestiak ere sartu zituen, folk musikaren ukituekin batera.

Polemikak

Kantariaren inguruan hainbat polemika piztu izan dira behin baino gehiagotan: 1990ean uko egin zion Estatu Batuetako antzoki batean jotzeari, kontzertuaren aurretik ereserki nazionala ematen bazuten. Kantariaren arabera, ez zen egokia "gerra eta abertzalekeria garaietan erabiltzen ziren ekintzak" eta artea uztartzea.

1992an Saturday Night Live telebista saiorako zuzeneko batean zehar Eliza Katolikoaren kontrako kritika gogorrak zituen kantu bat abestu zuen (Bob Marleyren War kantuaren bertsio bat), eta garaiko Aita Sainduaren, Joan Paulo II.aren, argazkia kamaren aurrean zatikatu. Ekintza horiek hautsak asko harrotu zituen, eta handik gutxira Bob Marleyren omenezko kantaldi batean entzuleek txistu eta irainka hartu zuten.

Grammy Sariari uko egin zion, euren kutsu komertzialagatik protesta eginez, eta hainbat artistarekin ere ika-mikak izan zituen.

Izen aldaketa

2017an izena aldatu zuen, eta ofizialki Magda Davitt bihurtu zen. Arau heteropatriarkalei aurre egiteko egin zuen hautu hura.[5] Geroago, islama erlijiotzat hartu zuenean, Shuhada' Davitt izen berria hartu zuen, eta 2019an abizena aldatu zuen, bere izen osoa Shuhada' Sadaqat izanik.[6]

Diskografia

  1. 1987 The Lion and the Cobra
  2. 1990 I Do Not Want What I Haven't Got
  3. 1992 Am I Not Your Girl?
  4. 1994 Universal Mother
  5. 1997 Gospel Oak
  6. 1997 So Far... the Best of Sinéad O'Connor
  7. 2000 Faith and Courage
  8. 2002 Sean-Nós Nua
  9. 2003 She Who Dwells in the Secret Place of the Most High Shall Abide Under the Shadow of the Almighty
  10. 2005 Collaborations
  11. 2005 Throw Down Your Arms
  12. 2007 Theology
  13. 2012 How About I Be Me (and You Be You)?
  14. 2014 I'm Not Bossy, I'm the Boss
  15. 2019 No Mud No Lotus

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Sullivan, Caroline. (2023-07-26). «Sinéad O’Connor obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  2. (Gaztelaniaz) Chiappe, Doménico. (2023-07-26). «Muere Sinéad O'Connor, la voz incomparable, a los 56 años» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  3. (Gaztelaniaz) EFE. (2023-08-08). «Irlanda despide a Sinéad O'Connor, la incomparable voz rebelde» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  4. (Gaztelaniaz) Sport. (2023-07-26). «Sinéad O'Connor, la incomparable voz irlandesa» sport (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  5. (Ingelesez) Loughrey, Clarisse. (2018-08-14). «Sinead O'Connor claims abusive mother 'ran a torture chamber' in emotional Dr. Phil interview» The Independent (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  6. (Ingelesez) «Sinead O’Connor (Shuhada Sadaqat): ‘I’m rebuilding life’» The Point Of Everything 2021-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.