Simon van der Meer
Simon van der Meer (Haga, 1925eko azaroaren 24a - Geneva, 2011ko martxoaren 4a) herbeheretar fisikaria izan zen. Ikasketak bukatuta, Philips enpresan hasi zen lanean, Eindhovenen. 1956an Ikerkuntza Nuklearreko Europar Kontseiluan sartu zen, antiprotoi metagailuaren taldeko ingeniari gisa. Geneva eta Amsterdameko unibertsitateetako doktore honoris causa da, eta atomo sortak hozteko tekniken bultzatzaile nagusia izan da. 1984an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Carlo Rubbia kubatarrarekin batera. Lotura elektroniko ahularen oinarriak aurkitu zituen. Zatiki astunak (bitartekariak deituak) –W zatikia (karga negatiboa edo positiboa), batetik, eta Z zatikia (neutroa), bestetik– trukatzean gertatzen da lotura hori. Garrantzi handiko aurkikuntza gertatu zen zatikirik xehenen egitura ezagutzeko eta unibertsoaren ezagutzan sakontzeko.
Simon van der Meer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Haga, 1925eko azaroaren 24a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Bizilekua | Haga |
Heriotza | Geneva, 2011ko martxoaren 4a (85 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Catharina M. Koopman (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Delfteko Unibertsitate Teknikoa Christelijk Gymnasium Sorghvliet (en) |
Hizkuntzak | nederlandera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | CERN Philips |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Academia Europaea (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak