Simon eta Simon
Simon eta Simon (ingelesez: Simon & Simon) 1980ko hamarkadako estatubatuar telesaila bat da. 1981eko azaroaren 24a eta 1989ko urtarrilaren 21 bitartean CBS telebista katean aireratu zen. Bertan antzezle nagusiak Gerald McRaney eta Jameson Parker aktoreak izan ziren.
Simon eta Simon | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Philip DeGuere (en) |
Izenburua | Simon & Simon |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 8 |
Atalak | 156 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa |
Iraupena | 45 minutu |
Antzezlea(k) | |
Gerald McRaney Jameson Parker Eddie Barth Tim Reid | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Barry De Vorzon |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | CBS |
Hasiera-data | 1981eko azaroaren 24a |
Amaiera-data | 1989ko urtarrilaren 21a |
Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean eta 1990eko hamarkadako hasieran ETB1 katean euskaraz aireratu zen.
Argumentua
Telesaila aurkako izaera duten bi anaietan oinarritzen da: Rick Simon (Gerald McRaney) eta A.J. Simon (Jameson Parker). Rick Vietnamgo gerrako beteranoa da, hortaz kaleko giroaz eta bizitzan bere anaiak baino eskarmentu handiagoa du, aldiz A.J izaera intelektualagoa du. Rickek bere anaiarentzat maila baxuagoa dutela uste duen gauzak gustukoak ditu: adibidez, bere kamioneta sendoa, aldiz A.J. diseinu zalea da, ondorioz 1957ko Chevrolet Bel Air kirol autoaren jabea da, beranduago Chevrolet Camaro Z28 kirol auto bat izango duelarik. Rick izpiritu askeko gizona denez itsasontzi batean bizi da, justizia bere eskuz hartzearen aldekoa delarik, aldiz A.J.-ri gizartearen arauen barnean jokatu eta bizitzea gustukoa du. Biak elkartu eta detektibe agentzia bat sortuko dute.
1982an telesailaren ekoizpena eten egin zen, ekoizleek Magnum P.I. telesaila ospetsua sortzeko ideia baitzuten. Halere, Simon eta Simon telesailak audientzia aldetik izandako arrakastaren ondorioz telesaila berrekitea erabaki zuten, maiz bi telesailen arteko argumentua eta pertsonaien arteko gurutzaketak ere emititu zirelarik.