Simon Vouet
Simon Vouet (Paris, 1590eko urtarrilaren 9a - ibidem, 1649ko ekainaren 30a) frantziar margolaria izan zen, Laurent Vouet pintorearen semea.
Simon Vouet | |||
---|---|---|---|
1627 - 1649 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1590eko urtarrilaren 9a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1649ko ekainaren 30a (59 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Virginia Vezzi (en) (1626ko apirila - | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria | ||
Lantokia(k) | Paris Bolonia Florentzia Genova Modena Parma Erroma Venezia eta Londres | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | Barrokoko margolaritza | ||
Genero artistikoa | erretratua genero-artea margolaritza historikoa arte sakroa | ||
Aitaren lantegian egin zituen margolaritza-ikasketak. Hamalau urte zituela, Ingalaterrara joan zen, eta han hainbat erretratu egin zuen. 1611. urtean Turkiara joan zen Frantziako enbaxadorearen laguntzaile gisa, eta Konstantinoplan bizi izan zen urtebetez; Mustafa I.aren erretratu bat egin zuen han.
Handik Italiara joan zen, eta hamabost urtez bizi izan zen Italiako hainbat hiritan (Venezia, Erroma eta Genova). Urte horietan Doriatarren eta Barberini kardinalaren babespean egon zen. 1624. urtean Erroma aukeratu zuen bizilekutzat eta San Lukaseko akademikide egin zuten.
Vouet Italian bizi bazen ere, Frantzian bazuten haren ospearen berri. Richelieuk eta Luis XIII.ak nola edo hala ezagutu nahi zuten pintore hura, eta Frantziak Erroman zuen enbaxadorearen bidez, gortean lan egiteko aukera eman zioten Voueti (1627).
Richelieuk Parisko eta Rueileko bere gazteluak apaintzeko agindua eman zion. Hala, Vouet Frantziara itzuli zen, eta haren itzulerak benetako iraultza eragin zuen Frantziako plastikan.
Voueten pintura, Italian lan egin zuen garaian, Caravaggioren pinturaren mende zegoen guztiz, eta hala ikus daiteke garai hartako erlijiozko hainbat lanetan, besteak beste, Andre Mariaren jaiotza (San Francesco a Ripa) eta San Frantziskoren Bizitza (1629, San Lorenzo in Lucinia) obretan.
Ondoren, Guido Reni pintorearen lanak eraginda, barrokismorantz jo zuen, ez bakarrik erlijiozko lanetan, baita mitologia- eta elezahar-motako lanetan ere. Vouetek eragin handia izan zuen Frantziako ondorengo belaunaldietako artistengan.
Koadrorik ezagunenak: Jesusen aurkezpena tenpluan, Karitate erromatarra, Kristo gurutzean eta erretratuak (Luis XIII.a).
- Allégorie de la richesse (1630-1635)
- Vierge à l'Enfant (1640-1645)
- Crucifixion (1622)
- La Présentation de Jésus au Temple (1641)
- Apollon et les Muses (1640)
- Vénus Endormie (1630-1640)
- Crucifixion (1636-1637)
- Les muses Uranie et Caliope (1634)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.