Simon Deutsch
Simon Deutsch (Viena, 1822 – Londres, 1877ko martxoaren 24a) alemaniar iraultzailea izan zen. Vienako altxamendu-iraultzailean (1848ko iraultzak), parte hartzeagatik, hiltzera kondenatu baitzuten, Suitzara jo zuen eta handik Parisa. Bertan Jules Micheletekin, Pierre-Joseph Proudhonekin eta sozialistekin hasi zen harremanetan. Lehen Internazionalan buruzagia izan zen baina ezin elkarretaratu izan zituen Karl Marx eta Mikhail Bakunin, berak nahi zuen bezala. 1870. urtean Frantziaren alde borrokatu zuen Prusiaren aurkako gerran. 1871. urtean Parisko Komunan hartu zuen parte. Bere bizitzaren amaieran Turkiar Gazteak higikundea bultzatu zuen.[1][2]
Simon Deutsch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena eta Mikulov, 1822 |
Herrialdea | Austriar Inperioa |
Bizilekua | Paris |
Heriotza | Konstantinopla, 1877ko martxoaren 24a (54/55 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bibliografoa eta Communarda |
Lantokia(k) | Viena eta Paris |
Kidetza | Lehen Internazionala |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- Michael L. Miller: "From liberal nationalism to cosmopolitan patriotism: Simon Deutsch and 1848ers in exile". European Review of History: Revue européenne d'histoire, 2010ko ekainaren 10. http://www.tandfonline.com/doi/abs/10.1080/13507486.2010.481931#.VC261ja0NOI
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.