Simferopol

Simferopol[1] (ukraineraz: Сімферóполь; errusieraz: Симферóполь; Krimeako tatareraz: Aqmescit, «meskita zuria») de facto Errusiako hego-mendebaldeko hiri bat da, Krimeako Errepublikako hiriburua. Salgir ibaiaren ertzean dago. Nazioartean, hiria eta Krimea eskualdea Ukrainako zati bezala onartzen dira.

Simferopol
Сімферополь
Симферополь
Aqmescit
administrative territorial entity of Crimea (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Errepublika autonomo Krimeako Errepublika Autonomoa
UdalerriSimferopol municipality council
AlkateaIgor Lukaxiov
Izen ofizialaСімферопoль / Симферополь
Jatorrizko izenaСімферополь
Симферополь
Aqmescit
Posta kodea95000–95490 eta 295000–295490
Geografia
Koordenatuak44°56′54″N 34°06′00″E
Map
Azalera107 km²
Altuera350
Demografia
Biztanleria340.540 (2021eko urtarrilaren 1a)
−987 (2019)
Dentsitatea3.386,6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1784
Telefono aurrizkia+380 3652
Ordu eremuaUTC+03:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHeidelberg, Novotxerkassk, Kecskemét, Eskişehir, Irkutsk, Mosku, Omsk, Ulan-Ude, Salem, Ruse, Padua, Nizhni Novgorod, Hego-mendebaldeko barrutia, Kertx, Donetsk, Txernivtsi eta Bursa
Hizkuntza ofizialaKrimeako tatarera, ukrainera eta errusiera
http://sim.gov.ua

Geografia

Simferopol Krimeako penintsulako hegoaldean dago. Edateko ura hiriaren inguruan dagoen Simferopol urtegitik hartzen dute.

Klima

Klima lehor eta beroa da, eta neguak leunak izaten dira orokorki. Urtarrileko batez besteko tenperatura -0,5 °C izaten da, eta uztailekoa, 21,2 °C.

    Datu klimatikoak (Simferopol, 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.4 21.9 28.7 31.5 34.2 37.7 39.3 39.5 37.2 33.3 28.0 25.4 39.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.9 4.7 9.1 15.9 21.4 25.7 28.9 28.7 23.1 17.0 10.4 5.6 16.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.2 0.4 3.9 9.9 15.1 19.5 22.3 22.0 16.9 11.3 5.8 2.0 10.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.9 -3.2 -0.3 4.8 9.5 13.9 16.5 16.1 11.2 6.8 2.2 -1.1 6.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -26.0 -30.3 -18.4 -11.1 -8.4 0.7 3.6 3.8 -5.1 -11.4 -21.7 -23.2 -30.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39 36 37 34 34 58 46 52 42 42 49 45 514
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 11 11 11 10 11 8 7 10 11 13 13 128
Eguzki orduak 86.8 101.7 164.3 210.0 282.1 315.0 341.0 316.2 261.0 204.6 114.0 74.4 2471.1
Iturria: Pogoda.ru.net,[2] Hong Kong Observatory[3] for data of sunshine hours

Historia

Simferopol hirian dago Neapolis eszitiarra aztarnategia, antzinako Krimeako eszitiarren hiriburuaren aztarnak.

Gerora, Krimeako tatariarrek inguruan Aqmescit hiria eraiki zuten; urteetara, 1784an Simferopol izena ipini zioten (grekotik: Συμφερόπολις, Sympheropolis: «erabiltzeko hiria») Katalina Handiak Krimea eskuratu zuenean. 1802. urtean Taurida gobernazioko hiriburu izan zen.

Errusiako Gerra Zibilean, Armada Gorriak 1920. urtean hiria eskuratu zuen, eta Krimeako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoaren hiriburu izendatu zuten hurrengo urtean.

Bigarren Mundu Gerran aleman naziek hartu zuten hiria, sarraskiak eginez (22.000 biztanletik gora hil zituzten). Sobietarrek hiria askatu zuten 1944. urtean.

1954. urtean, berriz, Krimeako penintsula osoarekin batera, administratiboki Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan sartu zuten Simferopol.

Gaur egun

Sobietar Batasuna 1991. urtean desegin zenean, Simferopol Krimeako Errepublika Autonomoko hiriburu egin zuten, independentzia lortu berri zuen Ukrainaren barruan. Biztanle gehienak jatorriz errusiarrak dira, eta ukrainarrak eta Krimeako tatariarrak gutxiengo handienak dira.

Garraioak

Trenbide-terminala dago Simferopolen, baita nazioarteko aireportua ere. Gainera, munduko trolebus linea luzeena daukate: 86 km-ko bidea egiten du Simferopol Itsaso Beltzeko kostaldeko Jalta hiriarekin lotuz.

Senidetutako hiriak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.