Simeon Estilita
Simeon Estilita (asiriera klasikoz: ܫܡܥܘܢ ܕܐܣܛܘܢܐ šamʻun dasṯonáyá, antzinako grezieraz: Συμεὼν ὁ στυλίτης Symeon Stylites, arabieraz: سمعان العمودي semaan al aamoudi ) (Sis, c. 388 – Qalaat Semaan, 459ko irailaren 2a) kristau aszeta izan zen.
Simeon Estilita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kozan (en) , 389 |
Herrialdea | Siria |
Heriotza | Church of Saint Simeon Stylites (en) , 459ko irailaren 2a (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Asiriera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | monjea eta estilita |
Santutegia | |
irailaren 1 eta Uztailaren 27 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Zilizioaren asmatzailetzat jotzen da.
Bizitza
Hogeita hamar urte zituela, eremitismoaren molde berria abiarazi zuen Siriako basamortuan: estilitismoa, zutabe baten gainean penitentzia egiten bizitzea. Gisa horretan 40 urte inguru eman zuen 30 m garai zen eta metro bateko diametroa zuen zutabe baten gainean. Behin, aingeru batek suzko gurdi batean zerura eramateko zetorrela ikusi uste izan zuen eta, gurdian sartzeko oin bat altxatua zuela, ikuspena suntsitu zen; tentazioan erortzekotan egon izanagatik bere burua zigortzearren, hil artean postura hartan gelditzea deliberatu zuen. Urtebete geroago hil zen. Simeonen eraginaz eta haren eredura beste zenbait estilita barreiatu ziren Siriako eta Tebaidako basamortuan zehar, nor bere zutabean, Simeon Gaztea, Lukas eta Daniel santuak eta San Alipio, besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-2-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.