Simeon Diaz de Ilarraza

Simeon Diaz de ilarraza (Los Arcos, Nafarroa Garaia, 1893ko apirilaren 21a Providencia irla, Maracaibo, Venezuela, 1980ko martxoaren 23a) misiolari nafarra izan zen, 50 urte baino gehiago eman zuen Venezuelako leproseri batean lanean eta bertako gaixoen bizitza dinamizatzen.

Simeon Diaz de Ilarraza
Bizitza
JaiotzaLos Arcos, 1893ko apirilaren 21a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMunicipio Maracaibo, 1980ko martxoaren 23a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakagustindarra

Monteagudoko agustindar errekoletoen komentuan sartu zen 1910eko irailaren 22an eta 1916ko abenduaren 22an presbiteroa ordenatu zuten. 1917ko irailean, Donemiliaga Kukulako ikastetxera bidali zuten, eta 1918ko abuztuan, Garesko ikastetxera (Nafarroa). Venezuelara bidali zuten hurrengo urtean, 1919ko abuztuaren 21ean iritsi zen, eta urriaren 20an, legenarraz kutsatutako pertsonak jasotzen zituen Cabo Blancoko leprokomioaren kapilau-kargua hartu zuen, 1922ko maiatzaren 1era arte aritu zen bertan. Gero Caracasen konbentu bateko kapilau izan zen (1922-1924), eta Coron (1924-1926).

Azken urte horretako urriaren 26an, Maracaibo lakuko Providencia uharteko leprokomioaren kapilautzaz arduratu zen. Han, Kilometro koadro bakar batean, ehunka legenardun pilatzen ziren, kutsatzeko beldurrak isolatuta. Kargu horretan 53 urtez egon zen gaixoen artean apaiz moduan, Santa Anako Karitateko ahizpekin batera, eta institutu hartako enplegatuekin. Venezuelako Gobernuak 1975eko abenduaren 22an eman zion erretiroa, 1976ko urtarriletik aurrera indarrean sar zedin, eta hileko 663,10 bolivarreko pentsioa esleitu zioten. Simeonek keinua eskertu zuen, baina leprosoen ondoan uzteko eskatu zuen. Bost urte geroago hil zen bertan ia 87 urterekin.[1]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Del Pozo, Fernando. [https://bibliofep.fundacionempresaspolar.org/dhv/entradas/d/diaz-de-llarraza-simeon/ «Díaz de Ilarraza, Simeón | DHV, Diccionario de Historia de Venezuela»] bibliofep.fundacionempresaspolar.org (Fundación Empresas Polar) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) F. Alonso, Historia de los leprocomios de Venezuela, Isla de Providencia y Cabo Blanco (Logroño 1977) 38-79; A. Lejarraga, «Muerte del P. Simeón Díaz de Ilarraza», Boletín de la Provincia de San José, 5 (1981) 67

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.