Simca 1200

Simca 1200 edo Simca 1100 automobil-modelo ezaguna izan zen, 1967tik 1982ra bitartean Simca fabrikatzaile frantsesak eta Barreiros fabrikatzaile espainiarrak ekoitzia, 1100 markarekin Frantzian eta 1200 gisa Espainian. 3 edo 5 ate, aurreko motorra eta aurreko trakzioa zituzten turismo familiarren segmentukoa zen, auto konpaktu gisa ezaguna izan zirenen artean lehenengoetakoa.[1]

Simca 1200
EkoizleaTalbot
MarkaTalbot
OndorengoaTalbot Horizon
SegmentuaC-segment (en) Itzuli
Motorragasolinazko motor
Luzera3.944 milimetro
Zabalera1.588 milimetro
Altuera1.458 milimetro

Jatorrizko motorra 1118 cc zen eta 52ko zaldi-potentzia zeukan. Ondoren, motorizazio gehiago jaso zituen, eta Talbot 1100 edo Talbot 1200 gisa ere merkaturatu zuten.

1977ko Simca 1200 LS bat, Bizkaiko matrikularekin, Plentzian.

Frantzian beste modelo bat egin izan zen, Simca 1200 S edo Simca 1200 Coupé izenekin ezaguna, baina auto desberdina zen hura.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Simca 1200, ¿el primer compacto tal y como lo conocemos?» Eventos Motor (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.