Simca 1000
Simca 1000 automobil modelo txiki bat izan zen, lau atekoa. Simca marka frantsesak ekoitzi zuen 1961 eta 1978 bitartean. Hamazazpi urtean ia bi milioi ale saldu ziren.[1]
Simca 1000 | |
---|---|
Ekoizlea | Simca |
Marka | Simca |
Segmentua | B-segment (en) |
Motorra | gasolinazko motor |
Luzera | 3.785 milimetro |
Zabalera | 1.473 milimetro |
Altuera | 1.335 milimetro |
Historia
Frantzian
1958. urtean Simcak zuen modelo salduena Aronde delakoa zen, baina ingeniariak hurrengoa diseinatzen hasi ziren, Renaulten Dauphine (4CVren ondorengoa) merkatuan arrakasta handia izaten ari zelako. Renaultek Renault 8 diseinatzen zuen bitartean, Simcan antzeko auto bat aztertzen hasi zen, angelu zuzeneko diseinua hiru gorputz bereizi laukitan, nahiz eta diseinu horrek abiaduragatik eta kontsumoagatik logikarik ez zuen; 1958tik 1960ra hainbat prototipo egin ziren eta atzeko motorrarekin sortutako lehen Simca 1000 sortu zuten horrela, zeina 1961eko irailaren 1ean prest egon zen. Izatez, Renault 8aren aurkezpenari aurrea hartu zion, urtebetez.[2][3]
Espainian
Egin ziren Simca 1000 guztietatik 232.168 Villaverdeko lantegi espainiarretatik atera ziren.[4]
1980ko hamarkadan, Qué difícil es hacer el amor en un Simca 1000 kanta ezagun egin zen Espainian, Los Inhumanos taldearen kantua hain zuzen.[5]
Erreferentziak
- «SIMCA 1000» Simca Talbot Information Centre – Simca Club UK.
- (Frantsesez) Francois. (2022-10-28). Simca 1000 : l'histoire d'une voiture mythique. (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
- (Frantsesez) Caradisiac.com. «Simca 1000 (1961-1978) : la petite hirondelle de Poissy» Caradisiac.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
- Nuestra historia - Madrid. .
- (Gaztelaniaz) Fuente, Ulises. (2021). «Los Inhumanos: salvados por un polvo en un Simca Mil, la historia real» www.larazon.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).