Simaurraren Atea

Simaurraren Atea (hebraieraz שער האשפות Sha'ar Ha'ashpot; arabieraz باب المغاربة, Bab al-Maghariba edo Magrebtarren Atea ) Al-Aqsako meskitaren barrutiko ateetako bat da, Jerusalengo hiri zaharreko Tenpluko Mendian.

Simaurraren Atea
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′29″N 35°14′02″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1537

    Historia

    Biblian Persiar garaiko Jerusalemgo ate bati simaur, gorotz edo zikinaren ate esaten zitzaion, baina adituen arabera egungoa dagoen tokitik 600 metro ingurura zegoen. hebreeraz: שער האשפות, Schaʿar haʾAschpot bihurtzen da

    Egungo kokapenean dagoen portale bat aipatzen lehena Al-Muqaddasi da, zeinak Bab al-Balat .deitu zion, "Jauregiko Atea" alegia, ate honen atzean kalifen jauregiak zeudelako. Geroago "Magrebtarren atea" arabiar izena zabaldu zen, 1967. urtera arte magrebtarren auzoari baitzegoen atearen alde batean (gaur Mendebaldeko Harresiaren Plaza). [1]

    Atearen itxura 1940 urtearen inguruan.

    Inskripzio batek dio Suleiman I.ak eraiki zuela 1540/41ean. Jordaniako administraziopean frontisean zegoen sei puntako izar bat ere ezabatu zuten eta, 1948an, bere zabalera handitu zuten, Jaffako atea trafikoari itxi ziotenean. 1985ean hartu zuen gaur egungo forma Teddy Kollek alkate zela, berriz ere trafikorako zabalago eginez pasabidea. Aldaketa horien ondorioz motordun ibilgailuak (baita autobusak ere) Mendebaldeko Harresiaren plazara sar daitezke 21. mendean. Suleimanen ate originaletik, kuxinekin eta erroseta batekin diseinatutako arku hautsia ikus daiteke oraindik 1985eko dintelaren gainean. [2]

    Gurutzatuen garaiko beste ate bat dago Simaurraren Atetik 20 metrora. Apaindurarik gabeko pasabide hon (Larruginen Atea) harresituta egon zen otomandar garaian, baina berriro ireki zuten 20. mendean. [3]

    Erreferentziak

    • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Dungtor» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-14 data duen 219156301 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
    1. Max Küchler: Jerusalem. Ein Handbuch und Studienreiseführer zur Heiligen Stadt (= Orte und Landschaften der Bibel. Band IV / 2), Göttingen 2007, S. 122 f.
    2. Max Küchler: Jerusalem. Ein Handbuch und Studienreiseführer zur Heiligen Stadt (= Orte und Landschaften der Bibel. Band IV / 2), Göttingen 2007, S. 123.
    3. Max Küchler: Jerusalem. Ein Handbuch und Studienreiseführer zur Heiligen Stadt (= Orte und Landschaften der Bibel. Band IV / 2), Göttingen 2007, S. 121.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.