Sima Sami Bahous
Sima Sami Bahous (Jordania, 1956ko ekainaren 26a) diplomazialaria, 2016an Jordaniako ordezkari iraunkor gisa aritu zen Nazio Batuen aurrean. Gero, NBE Emakumeak NBEren agentziaren zuzendari exekutiboa izan da, 2021eko irailean hartu zuen kargua.[1]
Sima Sami Bahous | |||||
---|---|---|---|---|---|
2021eko irailaren 30a - ← Phumzile Mlambo-Ngcuka (en)
2016ko abuztua - 2021 ← Dina Kawar (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1956ko ekainaren 26a (67 urte) | ||||
Herrialdea | Jordania | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Indiana University (en) Jordaniako Unibertsitatea Essexeko Unibersitatea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria |
Biografia
1956ko ekainean jaio zen.[2] Jordaniako Unibertsitatean literatura ingelesezko lizentziatura, Essex-eko Unibertsitateko literatura eta antzerkiko maisutza eta Indianako Unibertsitateko komunikazio- eta garapen-doktoretza ditu.[3][4]
1994tik 1995era UNICEFeko komunikazio-burua izan zen Amanen, eta 1996tik 1997ra garapen-aholkularia Munduko Osasun Erakundean, Saná-n.[3] 1997an Jordaniara itzuli zen, Hussein I.a Jordaniakoa eta Noor Jordaniakoa Fundazioen zuzendari exekutibo gisa jarduteko, 2001. urtera arte. Ondoren, Hashemita Gortearen komunikabide eta informazio buru izan zen Abdullah II.a Jordaniakoa erregearentzako.[3][5]
2012an, Garapenerako Nazio Batuen Programaren Idazkariorde Nagusi izan zen, eta Estatu arabiarrentzako NBGPren Lurralde Bulegoko Administratzaile eta zuzendari.[6] 2016ko abuztuan, Jordaniako enbaxadore iraunkor izendatu zuten Nazio Batuen aurrean New Yorken, Dina Kawarren ordez, Jordaniako enbaxadore izendatu baitzuten Estatu Batuetan.[3][5]
2021eko irailaren 30ean, NBE Emakumeak erakundeko zuzendari exekutibo izendatu zuten.[1][7]
Argitalpenak
- Bahous, Sima. (1 April 2014). «Creating Opportunities for Youth — The Way Forward for the Arab World» Huffington Post.
- Bahous, Sima. (31 March 2015). «New momentum in response to the Syria crisis: We must seize the moment» Ahram.
- Bahous, Sima. (5 November 2015). Saving lives, preserving dignity, and securing the future in Syria. UNDP.
- Bahous, Sima. «Water More Important Than Oil for the Future of the Arab World» Huffington Post.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Gender equality ‘champion’ Sima Sami Bahous to lead UN Women» UN News 2021-09-13.
- «Sima Bahous» Huffington Post.
- New Permanent Representative of Jordan Presents Credentials. United Nations 22 August 2016.
- Secretary-General Appoints Sima Sami Bahous of Jordan Director of Regional Bureau for Arab States, United Nations Development Programme. United Nations 22 February 2012.
- «Sima Bahous appointed Jordan's permanent representative to UN» Jordan Times 18 August 2016.
- Bahous: Politics Necessary for Achieving SDGs. International Peace Institute 30 June 2016.
- «Directora Ejecutiva» ONU Mujeres.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Sima Sami Bahous» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.