Simón de la Torre
Simón de la Torre Ormaza (Larrabetzu, 1804ko urriaren 23a - Areatza, 1886) bizkaitar militarra izan zen, mariskal karlista izan zen.[1]
Simón de la Torre | |||
---|---|---|---|
1872ko ekainaren 30a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Larrabetzu, 1804ko urriaren 23a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Areatza, 1886 (81/82 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia |
1820an konstituzionalisten aurka matxinatu zen, Fernando VII.a Espainiakoa berriro absolutismo ezarri zezala eskatuz. Erregea hiltzean, Karlos Maria Isidro Borboikoaren alde egin eta mariskal izendatu zuten Lehen Karlistaldian. Rafael Marotorekin batera, Bergarako besarkada lortzeko lan egin zuen.[2] Gerra ostean, espainiar armadan izan zen.
Hainbat urtez egon zen erretiroa hartuta, Gobernuak Kubako gobernadore militar izendatu zuenera arte; bi urteren buruan Puerto Ricoko uhartera joan zen teniente jeneral eta kapitain jeneral.
Erreferentziak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia. Simon de la Torre y Ormaza. .
- Pirala y Criado, Antonio. (2005). Vindicación del general Maroto y manifiesto razonado de las causas del Convenio de Vergara. Iruñea: Urgoiti editores ISBN 84-933398-8-1..
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.