Silvia Bonoli
Silvia Bonoli (Bolonia, Italia, 1979) astrofisikaria eta Ikerbasqueko ikertzailea da.[1][2]
Silvia Bonoli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bolonia, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea Stanford Unibertsitatea Zuricheko Unibertsitatea Torontoko Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea 2010) Doktoretza |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea eta astrofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Ikerbasque |
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Biografia
Txikitan askotan joaten zen mendira, eta maite zuen zerura begiratzea. Batxilergoan letren ibilbidea hartu zuen, baina pixkanaka-pixkanaka zientziarekiko obsesio bat garatu zuen eta astrofisikan doktore izatera heldu zen.[3]
Ikasketak
Silvia Bonoliren ikerketaren ardatza zulo beltz masiboen azterketa da. Boloniako unibertsitatean karrera egin eta Torontoko unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, Astrofisikako Max Planck Institutuan astrofisikako doktoretza lortu zuen Munichen (Alemania). Zurich eta Stanfordeko Unibertsitateetan bi ikerketa-egonaldi egin ondoren, Espainiara iritsi zen 2013an, lehenik Aragoiko Kosmoaren Fisika Ikasteko Zentroan ikertzaile gisa, eta, 2018tik, Euskal Herrian Ikerbasque ikertzaile gisa DIPCn.[4][5]
Ibilbidea
Unibertsoko zulo beltz supermasiboak ikertu ditu Silvia Bonolik. Horretaz gain, CFM Materialen Fisika Zentroak antolatutako hitzaldietan parte hartu zuen 2023ko azaroan zientzialariak, Donostiako Tabakalera zentroan. Hitzaldian bi zientzialarien arteko elkarrizketa egon zen. Bonolik Almudena Alonso-Herrero astrofisikaria elkarrizketatu zuen Las galaxias antes de que fuesen galaxias (Galaxiak galaxia izan aurretik) hitzaldian.[6] Galaxien historiaz eta galaxiak sailkatzeko erabiltzen diren irizpideez hitz egin zuten, galaxien eboluzioaz, baita nebulosez ere.[7]
Oraindik ez dakigu zer dagoen zulo beltzen barruan; misterio bat da
Erreferentziak
- «Silvia Bonoli» Ikerbasque, Basque Foundation for Science 2018-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- Jauregi, Itsaso. (2023-11-03). ««Oraindik ez dakigu zer dagoen zulo beltzen barruan; misterio bat da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- «Silvia Bonoli – BZP» bzp.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- Silvia Bonoli. .
- «Silvia Bonoli» Donostia International Physics Center (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- «Hitzaldi zikloa: Qué sabemos de... Las galaxias antes de que fuesen galaxias» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- «Qué sabemos de… 2023 – CFM – Materials Physics Center» cfm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).