Silverado
Silverado 1985eko Lawrence Kasdan estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: Kevin Kline, Scott Glenn, Rosanna Arquette, John Cleese, Kevin Costner, Brian Dennehy, Danny Glover, Jeff Goldblum eta Linda Hunt.
Silverado | |
---|---|
Bruce Broughtonen filma | |
Egilea(k) | Bruce Broughton |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Silverado |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta ekintza-filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lawrence Kasdan |
Gidoigilea(k) | Lawrence Kasdan |
Antzezlea(k) | |
Kevin Kline Scott Glenn Rosanna Arquette John Cleese Kevin Costner Brian Dennehy Danny Glover Jeff Goldblum Linda Hunt Joe Seneca (en) Richard Jenkins Amanda Wyss Brion James Earl Hindman (en) James Gammon Jeff Fahey Lynn Whitfield Ted White Tom Brown (en) Jon Kasdan Sheb Wooley Jake Kasdan Thomas Wilson Brown (en) Lola Falana Dick Durock Hal Linden Pepe Serna Marvin J. McIntyre Ray Baker Jim Haynie Lois Geary (en) Meg Kasdan Bob Morgan Lawrence Kasdan Bill Thurman | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Kasdan |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Carol Littleton (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bruce Broughton |
Argazki-zuzendaria | John Bailey |
Historia | |
Nominazioak | Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 58. Oscar Sariak Bruce Broughton Soinu onenaren Oscar Saria 58. Oscar Sariak Donald O. Mitchell (en) , Rick Kline (en) , Kevin O'Connell (en) , David M. Ronne (en) |
sonypictures.com… | |
Filma hau 1980ko hamarkadan filmatu zen, hain zuzen ere Western generoan erabateko gainbeheran zegoen garaian, ziurrenik urte beretxuan Clint Eastwoodek zuzendu eta antzeztutako Pale Rider filmarekin batera hamarkada horretako Western filma nabarmena izan zelarik. Kasdanek filma honetan Western generoko antzinako filmen pertsonaia, gaiak eta errolak berreskuratzen saiatu zen, gutzi honi Mendebaldeko Urruneko paisai mugagabe eta ederren irudiak gehitu zizkiolarik, horren adibide argiena filmaren hasierako kredituen paisasia irudi ikusgarriak dira.
Filmak ikusle eta kritikaren aldetik arrakasta izan zuen, jada 1990eko hamarkadako Dances with Wolves eta Unforgiven filmek suposatutako Western generoaren berreskupenaren aurrekaria izan zelarik.
Argumentua
1980, Mendebalde Urruna. Silverado herria bertako McKendrick jauntxoaren soldatapeko sheriff ustelak kontrolpean duen herria da. McKendrick inor eta ezerrengatik ikusmirarik ez duen ganaduzaina da, Silverado herria bere azienda edo ganaduarentzat garbi mantentzeko asmoz estatubatuar lege federalen arabera ereiteko lursailak eskuratu nahirik bertaratzen diren kolono guztiak kaleratzen ditu.
Iragan erabat ezberdinak dituzten lau gizon herrira iritsi eta injustizi horri amaiera jartzea erabakiko dute: Paden, pistolari-ohia eta sherifaren laguna, iraganean pistolari talde berberakoak baitziren; Mal, arraza beltzeko pistolaria eta Silveradon lursailak ereiten zituen familia bateko kidea, jada McKendricken mehatsupean; eta Jake eta Emmett anaiak, lehenbizikoak duela urte batzuk McKendricken aita hil zuen, Jake anaia bizkarretik tiroz hiltzera baizihoan).
Aktoreak
- Kevin Kline, Paden.
- Scott Glenn, Emmett.
- Danny Glover, Malachi "Mal" Johnson.
- Kevin Costner, Jake.
- Jeff Goldblum, Calvin "Slick" Stanhope.
- Rosanna Arquette, Hannah.
- Linda Hunt, Stella.
- Brian Dennehy, Cobb sheriffa.
- Ray Baker, Ethan McKendrick.
- Joe Seneca, Ezra Johnson.
Sariak
1985an Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen, baina azkenean saria Out of Africa filmak irabazi zuen.
Kanpo estekak
- Silverado filmaren IMDBko fitxa irakurgai. (Ingelesez)
- Silverado filmaren iragarkia ikusgai. (Ingelesez)