Siluru
Silurua (Silurus glanis) siluridoen familiako arraina da, ur gezatan ibiltzen den Europako handiena, 3 m inguru luzea eta 200 kg har ditzakeena. Gorputz sendo luzarana du, eta buru handia. Azala soila eta lirdinga-guruin askokoa du, beltzarana bizkarraldean eta arrea edo oliba-kolorekoa sabelaldean. Animalia hauek oso indartsuak dira eta erraz bota dezakete pertsona bat uretara.
Siluru | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Siluriformes |
Familia | Siluridae |
Generoa | Silurus |
Espeziea | Silurus glanis Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Habitat
Europako eta Asiako ibai eta aintziretan bizi da, Europan erdiko eta ekialdekoetan eta Asian mendebaldekoetan. Kirol arrantza dela eta arrantzale askok beste ibaietan bota dituzte siluruak, kasu batzuetan beste espezie bat dagoelako ez dute ibaia superpopulatzen baina beste kasu batzuetan super harrapari bilakatzen dira. Espainian 1974. urtean Mequinenza urtegian sartu zen eta Ebro ibai osoan zehar zabaldu dira. Siluruentzat egoera ona egon denez arazorik gabe tamaina ikaragarriak izatera heldu dira espezie nagusia bilakatuaz. 1880an Erresuma Batuan aske utzi zituzten, baina ez ziren zabaldu egoera klimatiko traketsaren erruz. Alpeetan eta Suedian siluru kopurua ikaragarri jaitsi da. Grezian ere bizi izan zirela jakin da baina gaur egun ez da aurkitzen espezimenik.
Fisikoa
Arrain hauek oso luzeak izan ohi dira eta gutxi gora-behera 2 metroko luzera daukate. Aho handia daukate eta jaten dituzten arrain gehienak irentsi egiten dituzte, barnean hortz oso txikiak baina asko dauzkate. Ahoarekin egin dezaketen indarra oso handia da eta erraz txikitu dezakete pertsona baten hanka. Begi txikiak dauzkate eta gainera ez dute ondo ikusten. Ahoaren inguruan bibote antzekoak dauzkate eta beraien inguruan mugitzen diren gauzak detektatu ditzakete, adibidez arrainak. Emeak bere pisu kilo bakoitzeko 30000 arrautza jartzen ditu, arrak arrautzak zaintzen ditu eta beste arrainez defendatzen ditu. Arraina arrautzetatik ateratzeko 3 edo 10 egun igaro behar dira, egunak tenperatura erabakitzen du.
Elikadura
Zeinahi animalia jaten du, arrainak, uretako hegaztiak eta anfibioak batez ere. Ikusmen oso txarra daukatenez batzuetan ez dakite zer jaten ari diren, beraien aurrean zerbait dagoela bakarrik. Harrapatutako siluru batzuen tripen barruan latak aurkitu dira.
Kalte ekologikoa
Silurua beste habitat batera sartzean bertako arrainak jan ditu eta balantza biologikoaren oreka suntsitu egin du bertako ekosistema desagerraraziz.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.