Siluetak (eskultura)
Siluetak Agustin Ibarrola eskultoreak 1992an sortutako metalezko eskultura bat da. Donostia hiriko Intxaurrondo auzoan dago Zarategi pasealekuan, aspaldian Altza herriko Zarategi baserria zegoen tokian. Erdoildutako metalezko sei xafla handik osatzen dute. Zutik daude xafla horiek, giza-siluetak moztuta dituzte behealdean eta moztutako zati horiek bertan daude apur bat jiratuta.[1][2]
Siluetak (eskultura) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Agustin Ibarrola |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | metala |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′00″N 1°57′12″W |
![]() | |
Erreferentziak
- «Donostiako eskulturen atlasa. Txillida, Oteiza, ..» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
- (Gaztelaniaz)"Siluetas" eskultura. Paseos virtuales por Gipuzkoa
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.