Silogismo
Logikan, silogismoa bi premisa eta konklusio bat dituen argudio deduktiboa da. Aristoteles (K.a. 384- K.a. 322) izan zen silogismoak sakon aztertu eta sistematizatu zituen lehena. Bi silogismo mota bereizi zituen: perfektuak (begi bistakoak izateagatik frogapenik behar ez dutenak) eta inperfektuak (perfektu bilakatuz frogatu behar direnak).[1][2]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Aristotle's syllogism: logic takes form. .
- (Ingelesez) Ancient Logic. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.