Silmarillion
Silmarillion (jatorrizkoan The Silmarillion) ingelesezko eleberria da, J. R. R. Tolkienen lanen bilduma bere semea den Christopher Tolkienek 1977an argitaratua.
Silmarillion | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Egilea(k) | J. R. R. Tolkien | |||
Argitaratze-data | 1977 | |||
Izenburua | The Silmarillion | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Honen izena darama | Quenta Silmarillion (en) ![]() | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fantasia eta mythopoeia (en) ![]() | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Arda | |||
Erabiltzen du | fantasy map (en) ![]() | |||
Fikzio-unibertsoa | Legendarium | |||
Argumentu nagusia | Legendariuma | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Locus Award for Best Fantasy Novel (en) ![]() NPR Top 100 Science Fiction and Fantasy Books (en) ![]() Locus Award for Best Fantasy Novel (en) ![]() | |||
Nominazioak | Locus Award for Best Fantasy Novel (en) ![]() | |||
kronologia | ||||
|
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Silmarillion liburuaren zati handi bat silmarilei buruzkoa da. Hauek Fëanorek Amanen sortutako bitxiak dira eta, bere inguruan, Eguzkiaren Lehen Aroan, Erdialdeko Lurraldeko historia, batez ere Beleriandekoa, sortzen da. Silmarillion liburua Hobbita eta Eraztunen Jauna eleberrien esparru historikoa ere bada.
Zatiak
Silmarillionek bost zati ditu:
- Ainulindalë. "Ainurren kantua" esan nahi du izenak berak, eta unibertsoaren eta Arda munduaren sorreraz hitz egiten du.
- Valaquenta. Ardara etorri ziren Ainur guztien arteko 15 boteretsuenen, Valarren, deskribapen modukoa da. Valaquentak "Valarren istorioa" esan nahi du.
- Quenta Silmarillion. Zati hau da liburuaren mamia (esanahia, "silmarillien istorioa"), Ardaren historia ia historia guztia kontatzen baitu:
- Ainurren iritsiera eta Melkorrekiko gerrak
- Elfoen jaiotza eta hauen Valinorrerako Martxa Handia
- Elfoen Valinorreko bizitza eta Fëanorren silmarillien sorrera
- Eguzkiaren Lehen Aroa: Noldorren itzulera Erdialdeko Lurraldera Morgothen atzetik silmarilliak berreskuratzeko, gizakien jaiotza, Beleriandeko Gerrak eta Morgoth garaitzea. Aro honi buruzkoa da, hain zuzen ere, Silmarillion liburuaren erdia baino gehiago.
- Akallabêth. Númenorko hizkuntzan "erorketa" esan nahi du, quenyaz Atalantë. Eguzkiaren Bigarren Aroa deskribatzen da, Númenorren sorrerarekin hasi eta honen suntsipenarekin amaitzen dena.
- Botere eraztunak eta Hirugarren Aroa. Eraztunaren Gerra azaltzen da, elfoak eta Arnor eta Gondorko gizakiak alde batetik eta Sauron bestetik.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.