Silkhak-Inshushinak

Silkhak-Inshushinak, Elam eta Babiloniako errege bat izan zen. K.a. 1150ean hasi zen gobernatzen, bere anaia Kudur-Nahhunte III.a hil ondoren. Mesopotamiarantz egin zituen kanpainak aipatuz idazkun ugari utzi zituen, baita eraiki edo zaharberritutako tenpluak gogoratuz ere (hilarri bakar batek, hogei bat tenplu gogoratzen ditu). Bere kanpainen artean, ezaguna da Asiriara bidalitako bat, Dijala iparraldetik abiatua eta Tigris ibaitik eta Zagros mendietatik jarraitu zuena, gaur egungo Arbela hiritik gertu, eta guduak libratu behar izan zituen Bit Nappakhe eta Shabarbaren Zab txikia ibai inguruan (Nuzi eta Assur artean), baita Ukarsilla-Epekhten ere (Ebek mendia, gaur egun Djebel Hamrin), Maqtan (Djebel Kumar), Kibraten (Kifri), Nuzin, Araphan (gaur egun Kirkuk), Anzugalli (Nuzitik gertu), Khambati eta Sanishen, elamitar boterearen garai gailena adieraziko duen kanpaina.

Silkhak-Inshushinak

ruler of Elam (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaK.a. 1150(e)ko hamarkada
HeriotzaK.a. 1120 (20/30 urte)
Familia
AitaShutruk-Nahhunte
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Bere erregealdia hastean, Marduk-Kabitahheshu, Isingo gobernaria matxinatu zen, independente bihurtu zena eta bere kontrola Sumerren zati batetatik hedatu zuena, baina oraindik Silkhak gobernatzen ari zela hil zen. Hala ere, Marduken seme zen Itti-marduk-balatuk, K.a. 1135 inguruan, Babilonia eta ia Sumer osoa bereganatzea lortu zuen.

K.a. 1120an hil zen, Babilonia berreskuratu gabe.


Aurrekoa
Kudur-Nahhunte III.a
Elam eta Babiloniako erregea
K.a. 1150-K.a. 1120
Ondorengoa
Itti-marduk-balatu (Isin eta Babiloniako errege bezala)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.