Silesiera
Silesiera (silesieraz: ślōnskŏ gŏdka, ślōnski, eta batzuetan po naszymu ere bai) Poloniako Silesia voivodian hitz egiten den hizkuntza da, baita Txekiar Errepublikan eta Alemanian ere. 2011n, 509 000[1] pertsonak silesiera ama-hizkuntza dutela onartu zuten. Polonierarekin estuki lotuta dago; horregatik, batzuek polonieraren aldaeratzat hartzen dute.
Silesiera | |
---|---|
Ślůnsko godka — Ślōnskŏ gŏdka | |
Berde argiz, silesiera hitz egiten den gunea. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Polonia, Txekiar Errepublika, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak |
Hiztunak | > 1.250.000 |
Ofizialtasuna | Poloniako Silesia eskualdean |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Eslaviar hizkuntzak West Slavic (en) Lechitic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | szl |
Ethnologue | szl |
Glottolog | sile1253 |
Wikipedia | szl |
IETF | szl |
Endangered Languages Project | 8349 |
Alfabetoa
2010an, silesiar alfabeto berria asmatu zen, antzinako silesieran oinarrituta. Interneten zabalki erabiltzen da, hala nola, Silesiar Wikipedian.
Aa Ãã Bb Cc Ćć Dd Ee Ff Gg Hh Ii Jj Kk Ll Łł Mm Nn Ńń Oo Ŏŏ Ōō Ôô Õõ Pp Rr Ss Śś Tt Uu Ww Yy Zz Źź Żż
Erreferentziak
- Narodowy Spis Powszechny Ludności i Mieszkań 2011. Raport z wyników - Central Statistical Office of Poland
Kanpo estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.