Silesia

Silesia (polonieraz: Śląsk; txekieraz: Slezsko; alemanez: Schlesien, alemanaren silesiera hizkeraz: Schläsing) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da. Gaur egun Polonia (gehiena), Txekiar Errepublika (Txekiar Silesia) eta Alemaniaren artean banatuta dago.

Silesia
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko, eskualde historiko eta eskualde kultural
Azalera40.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak51°N 17°E
UTC orduaEuropa Erdialdeko Ordua
Artikulu hau eskualde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Silesia (argipena)».

Historikoki, eskualdea Silesia Beherea (mendebaldeko zatia) eta Silesia Garaia (ekialdeko zatia) izenekoetan banatu izan da.

Historia

Antzina eslaviarrak bizi izan ziren Silesian, eta XI. mendean Poloniaren mendean geratu zen. Boleslaw III.aren garaian printzerrietan zatitu zen eta garrantzi handiko kolonizazio prozesu bat izan zen; XIII. menderako biztanle gehienak germaniarrak ziren. Germaniarren kolonizazioaren garaian abeltzaintza indartu, industria eta meagintza sortu, eta ekonomia asko suspertu zen. Poloniako Kasimiro III.a Poloniakoak Bohemiaren esku utzi zuen, baina XV. mende inguruan autonomia eta eskubide bereziak eman behar izan zizkioten Bohemiako agintariek, harik eta, 1526an, Habsburgotarrek eskubide haiek kendu zizkioten arte. XVIII. mendean istilu asko izan ziren Austriaren eta Prusiaren artean Silesiaren gaineko aginpidea zela eta. Frederiko II.a Handiak Prusiaren mendean ezartzea lortu zuen. Lehen Mundu Gerraren ondoren Goi Silesia Alemaniaren esku uztea erabaki zen, baina erabaki haren kontrako matxinadak izan ziren eta azkenik Poloniak eskuratu zuen. 1938an Alemania naziak Txekiar Silesia inbaditu zuen, eta 1939an, Silesia eta Polonia osoa. 1945ean, Alemania garaitua izan ostean, Silesia Poloniaren esku geratu zen eta bertako alemaniar populazioa erbesteratua izan zen (2 milioi lagun Mendebaldeko Alemanian kokatu ziren eta milioi bat Ekialdeko Alemanian)[1]

Erreferentziak

  1. Silésie Encyclopédie Larousse en ligne. Larousse.fr

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.