Silburyko muinoa
Silburyko muinoa (ingelesez Silbury Hill) Ingalaterrako Wiltshire konderriko Avebury udalerritik hurbil dagoen muino artifiziala da. 1986an UNESCO erakundeak «Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak» izendapenaz gizateriaren ondare izendatu zuen.
Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Silburyko muinoaren irudia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii |
Erreferentzia | 373 |
Kokalekua | Erresuma Batua |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 1986 (X. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
40 metroko garaierarekin, Silburyko muinoa Avebury inguruan dagoen Neolito garaiko monumentu multzoaren zati bat da; multzo horren barnean daude, orobat, Aveburyko zirkulua eta West Kennet Long tumulua ere. Silbury Hill Europan historiaurrean gizakiek eraikitako muinoen artetik gugana heldu den garaiena da, Gizako nekropolian dauden egiptoar piramide txikienen pareko. Hala ere, muino honen helburua eta eraikitzaileen asmoa eztabaidan daude. Eremu honetan Neolito garaiko beste hainbat monumentu aipagarri ere badaude; esate baterako, Stonehenge ospetsua.
Iruditegia
- Urrutitik
- Hurbiletik
- Ikuspegi orokorra