Sikivu Hutchinson
Sikivu Hutchinson (AEB, 1961eko otsailaren 11) idazle eta ekintzaile afroamerikarra da.
Sikivu Hutchinson | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ameriketako Estatu Batuak, 1969ko otsailaren 11 (55 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Los Angeles |
Familia | |
Aita | Earl Ofari Hutchinson |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzialaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen California Institute of the Arts (en) ![]() Western Washington University (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
sikivuhutchinson.com |
Ibilbidea
Zenbait libururen egilea da, hala nola: Moral Combat: Black Atheists, Gender Politics, and the Values Wars (2011) eta Imagining Transit: Race, Gender, and Transportation Politics in Los Angeles (Travel Writing Across the Discourines) (2003).
Toki ezberdinetan argitaratzen ditu bere idazkiak: Ateos de América elkarteko American Atheist aldizkarian, Dawkins.net webgunean eta New Humanism blogean ere bai.[1] Blackfemlens gunearen editorea ere bada.[2]
Ikasketa Humanisten Institutuko kide seniorra da eta Ikasleen Aliantza Laikoaren bozeramailea baita.[1] Hutchinson New York Universityn graduatu zen Ph.D. batekin Performance Studies delakoa, eta emakumeari, hirigintzari, kulturari eta hezkuntzari buruzko ikasketak irakasten ditu California Institute of the Arts, UCLA eta Western Washington Unibertsitatean.[1]
Ateismoa eta generoa
Emakume ateo beltza denez, zera uste du:
Sinestunak ez diren gizon beltzei "ardatz" izateko edo elizara ez joateko ekintza-askatasun handiagoa ematen zaien bitartean, ikuspegi ez teistak dituzten emakumeak traidoretzat hartzen dira, batez ere, kultura- eta erlijio-tradizioaren eramaile gisa duten "funtsezko" funtzioa alde batera utzi dutelako.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Blackfemlens.org
- New Humanism.org-en idatzitako lanak
- Ateo mugimenduak aniztasunaren kontzientzia zergatik izan behar duen azaltzen duen bideoa