Sikasso eskualdea
Sikasso Mali hegoaldeko eskualdea da. 70.280 km²ko azalera du[1] , herrialde osoaren %5,8. Hiriburua Sikasso da.
Sikasso eskualdea | |
---|---|
Mali | |
Administrazioa | |
Estatua | MLI |
Izen ofiziala | Région de Sikasso |
ISO 3166-2 | ML-3 |
Hiriburua | Sikasso |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°11′59″N 7°05′49″W |
Azalera | 70.280 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 2.625.919 (2009) |
Dentsitatea | 37,36 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu-eremua | UTC (UTC±0) |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Geografia
Maliren hegoaldeko muturrean dago. Ipar-mendebaldean Koulikoro eskualdearekin du muga, ipar-ekialdean Ségou eskualdearekin, ekialdean Burkina Fasorekin, hegoaldean Boli Kostarekin eta mendebaldean Ginearekin.
Demografia
2009an 2.625.919 biztanle zituen[1]. Etnia nagusiak senufo, minianka, fulani eta samoghoa dira.
Banaketa administratiboa
Sikasso eskualdea zazpi barrutitan (cercle) banaturik dago:Bougouni, Kadiolo, Kolondiéba, Koutiala, Sikasso, Yanfolila eta Yorosso.
Erreferentziak
- Artikulu hau hasteko Frantsesezko Wikipediako Région de Sikasso artikuluko informazioa erabili zen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.