Sikasso
Sikasso Mali hegoaldeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da.
Sikasso ߛߌߞߊߛߏ߬ | |
---|---|
giza kokalekua | |
Sikassoko merkatua Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Mali |
Probintzia | Sikasso |
Izen ofiziala | Sikasso |
Jatorrizko izena | ߛߌߞߊߛߏ߬ |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°19′N 5°40′W |
Azalera | 400 km² |
Altuera | 410 |
Demografia | |
Biztanleria | 213.977 |
Dentsitatea | 534,94 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | XIX. mendea |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Brive-la-Gaillarde |
2009ko erroldaren arabera, Maliko bigarren hiririk handiena da, 225.753 biztanlerekin[1]. Etnia nagusiak banbara, senufo, bobo eta minianka dira.
Geografia
Sikasso Bamakotik 375 kmra, Boli Kostako mugatik 100 kmra eta Burkina Fasokotik 45 kmra dago. Itsasbazterreko (Togo, Benin, Ghana, Boli Kosta) eta itsasgabeko (Mali, Burkina Faso) herrialdeen arteko bidegurutzea da.
Klima
Hiriak negu lehorreko sabanako klima dauka (Aw Köppen klima sailkapenaren arabera). Urtaro euritsuan, maiatzetik urrira, euri ugari egiten du, eta horrek nekazaritza ekoizpena segurtatzen du.
Datu klimatikoak (Sikasso) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 33.6 | 36.2 | 37.6 | 37.4 | 35.9 | 33.1 | 30.9 | 30.1 | 31.3 | 33.6 | 34.5 | 33.1 | 33.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 24.0 | 27.0 | 29.5 | 30.6 | 29.7 | 27.7 | 26.1 | 25.1 | 26.1 | 27.4 | 25.9 | 23.6 | 26.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 14.5 | 17.9 | 21.8 | 24.4 | 24.0 | 22.3 | 21.4 | 21.3 | 21.1 | 21.4 | 17.9 | 14.6 | 20.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 1.1 | 3.3 | 12.9 | 45.0 | 94.6 | 152.0 | 235.7 | 298.6 | 193.2 | 72.7 | 11.2 | 1.9 | 1122.2 |
Iturria: World Climate[2] |
Erreferentziak
- Artikulu hau idazteko Frantsesezko Wikipediako Sikasso artikuluko informazioa erabili da.
- Climate-charts.com. Climate Information for Sikasso. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.