Sikario

Sikario bat beste baten enkarguz norbait hiltzen duen pertsona bat da; hori egin ondoren ordainketa bat jasotzen du, eskuarki dirutan edo beste ondasun batzuetan. Hitzak sinonimo asko ditu: soldatapeko hiltzailea, ordaindutako hiltzailea,[1] pistola-hiltzailea, exekutatzailea eta torpedoa (italiar mafiak erabilia). Etimologikoki sicarii sicarius hitz latindarraren plurala da. Latinez sika daga edo ezpata motza zen, hiltzaileek sarritan erabiltzen zutena tunikaren tolesturen azpian ondo ezkutatu zitekeelako.

Historikoki gizarte gehienetan eman da. Gaur egun delitu larritzat jotzen da, sarritan narkotrafikoarekin lotuta.

Sikarioak Euskal Herrian

Sikarioen erabilera GAL erakundearen historiarekin oso lotuta dago. Ezagunetariko bat Jean-Pierre Cherid izan zen. Espainiako Gobernuko aparatu politiko eta polizialetatik bideratua, hiltzaile profesionalak kontratatzen ziren Ipar Euskal Herrian hilketak eta bahiketak burutzeko.

Sikario ospetsu batzuk

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.