Sigtuna

Sigtuna Suediako herria da, Stockholmgo konderrian dagoena. 2010ko erroldaren arabera 8.444 biztanle ditu, baina Sigtuna udalerrian 45.227 bizi dira, erdia baino gehiago alkatetza daukan Märsta herrian. Erresumako lehen hiriburua izan zen.

Sigtuna
Sigtuna
urban area in Sweden (en) Itzuli
Stora gatan, kale nagusia, XI mendekoa. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaStockholmgo konderria
UpplandProbintzia
Izen ofizialaSigtuna
Jatorrizko izenaSigtuna
Posta kodea193
Geografia
Koordenatuak59°36′N 17°42′E
Map
Azalera4,57 km²
Demografia
Biztanleria9.689 (2020ko abenduaren 31)
312 (2020)
Dentsitatea1.847,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera980 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia08
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.sigtuna.se/

Geografia

Stockholm konderriaren iparraldean kokaturik dago. Skarven badiaren ertzean dago, hau Mälaren aintziraren iparraldeko beso bat da. Isostasiaren eraginez lurraldea altxatzen ari da eta Sigtuna sortu zenetik 5 metro egin du gora. Alde zaharra dagoeneko ez dago aintziraren ertzean.

Stockholm eta Uppsalaren artean kokaturik dago.

Historia

Suediako herri zaharrena da 980 urtean fundatu baitzuten. Aurrerago mendebaldean izan zen Forsigtuna lurraldearen izena jaso zuen. Zalantzazkoa da nor izan zen sortu zuena, Erik "Garailea" edo Olof Skötkonung. 250 urtetan zehar Suediako hiriburua izan zen eta merkataritza oparoa izan zuen erregea bertan bizi izan zen bitartean. Suediako lehenengo txanponak ere bertan egin ziren X mendearen bukaeran eta XI hasieran. Garai hartako eliza eta monasterioen hondarrek erakusten dute Sigtunak izan zuen garrantzia.

1187an Itsaso Baltikoaren bestaldetik zetozen gerlariek eraso eta arpilatu egin zuten. Sigtunak hazten jarraitu zuen baina 1300 urtearen inguruan Stockholm gailendu egin zitzaion eta ordutik hona herri txiki tradizional bat izan da. XIX. mendearen bukaeran esate baterako 600 biztanle baino ez zituen.

1959an Stockholm Arlanda aireportua ireki zuten Sigtunatik 10 kilometro eskasera eta honek bultzada berria eman zion herriari. Turismo nazionala ere erakarri zuen historiari lotuta eta gaur egun 8.000 biztanle inguruko herria da.

Kultura

Ekainean Erdi Aroko artisautza eta musika jaialdia ospatzen da.

Suediako beste eremu batzutan bezala, hemen ere XI mendeko errunak dituzten monolitoak aurkitu dira. Sigtunan 30 inguru aurkitu dira eta hauetako 15 alerekin ibilbide bat osatu dute herri guztia zeharkatzen duena.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.