Sighișoarako Alde Zaharra
Sighișoarako Alde Zaharra Gizateriaren Ondare izendaturiko tokia da, Sighișoara (hungarieraz: Segesvár) hirian dagoena. XII. mendean Castrum Sex izen latindarra zuen saxoi kolonoek eraikitako zitadela izan zen. Hirigune historikoa Erdi Aroko gotorleku bat da, Transilvaniako saxoien kultura eta historiaren 850 urteko antzinatasunaren testigantzagatik 1999an Gizateriaren Ondare izendatu zutena.[1]
Sighișoarako Alde Zaharra | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Județ | Mureş konderria |
Municipality of Romania | Sighișoara |
Koordenatuak | 46°13′04″N 24°47′32″E |
![]() | |
Arkitektura | |
Azalera | 33 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii) eta (v) |
Erreferentzia | 902 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
|
Vlad Drakularen jaioterria, Sighișoaran (alemanez: Schäßburg), urtero, Erdi Aroko jaialdi bat egiten dute, non arteak eta artisautza rock musikarekin eta antzerki lanekin nahasten diren. Hiriak, Sachsen Lurraldearen goi muga markatzen du. Bere anaia nagusiak ziren Sibiu eta Braşoven bezala, komunismoaren garaian, alemaniar jatorrizko egitura mantendu zuten.
Bere eraikin historiko eta turistiko garrantzitsuenen artean, Erlojuaren Dorrea eta gaur egun jatetxe bihurtutako Vlad III.a bizi izan zen etxea nabarmentzen dira.
Erreferentziak
- (Ingelesez) UNESCO Culture Sector. Historic Centre of Sighişoara. .