Sifilis

Sifilisa gaixotasun infekziosoa da, zehazki benereoa, sexu harremanen bidez kutsatzen dena alegia. Frantseseria izena ere hartu du historian[1]. Garai zaharretan oso zabaldua izan zen eta horren aztarnak literaturan ugari geratu dira. Gaur egun, herrialde garatuetan intzidentzia txikia dauka (39 kasu 2005an Euskal Autonomia Erkidegoan).

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sifilis
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, treponematosia, classic venereal disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
dermatologia
Arrazoia(k)Treponema pallidum
Patogenoaren transmisioasexu-transmisiozko gaixotasun
Azterketa medikoaVenereal Disease Research Laboratory test (en) Itzuli, Rapid plasma reagin (en) Itzuli, Wassermann test (en) Itzuli, FTA-ABS (en) Itzuli, optical microscope (en) Itzuli, Immunofluoreszentzia
Polimerasaren kate-erreakzioa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakbenzylpenicillin (en) Itzuli, Azitromizina, klindamizina, zeftriaxona eta doxiziklina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA51.0
GNS-9090, 091, 091.2, 093, 094, 095, 096 eta 097
DiseasesDB29054
MedlinePlus000861
eMedicine000861
MeSHD013587
Disease Ontology IDDOID:4166

Amerikatik XVI. mendean Espainiako konkistatzaileek Europara ekarritako gaitza zela uste izan da duela gutxi arte. Hipotesi hori eztabaidan dago egun, Erresuma Batuan XIV. mendeko hezurduretan gaitz horren arrasto garbiak aurkitu direlako. [2]

Eragilea

Treponema pallidum izeneko bakterio gram-negatiboak eragiten du.[3][4] Treponema hori patogeno hertsia da eta gizakia du gordailu bakarra (ezin da aske bizi gizakiaren gorputzetik kanpo).[5]

Infekzioa

Sexu harremanen bidez transmititzen da gaitza. Bakterio eragilea oso sentikorra da, berehala hiltzen da gizakiaren gorputzetik kanpo; hori dela eta, kontaktu zuzenaren bidez besterik ezin da kutsatu sifilia.

Bigarren transmisio-bidea sortzetikoa da: kutsatutako ama batengandik bere umekiarengana, alegia.

Kasu gutxi batzuetan musu ematean ere kutsa daiteke, ahoan txankro sifilitikoak baldin badaude.

Gaixotasunaren faseak

Sifiliaren bilakaeran hiru fase sintomatiko bereizten dira:

Lehenengoa

Primarioa, zakilean

Sifili primarioa da. Inkubazioa batez beste 21 egun ingurukoa da. Agertzen den lehenengo zauria txankroa da, ultzera modukoa, zakil, alu edo ondestean. Txankro barnean milioka bakterio patogeno daude.

Bigarrena

Sekundarioa, ezpainetan

Sifili sekundarioa da. Handik bi hilabetera, gutxi gorabehera, hurrengo zauria agertzen da: enborrean eta gorputz-adarretan lesio gorriak ikusten dira. Ezaugarria berezia dauka batzuetan: esku ahurretan eta oinzoletan. Condylomata lata hartzen dute izena lesio horiek. Sukarra, pisu galera eta gongoil handituak ere nabari daitezke.

Sifili sekundarioa bakterio eragileak txankrotik odolera pasatzen direnean agertzen da, benetako septizemia eraginez.

Hirugarrena

Sifili tertziarioa da. Azalean edo hezurretan gumma izeneko lesioak agertzen dira. Fase hori tratatu gabeko sifilitikoen laurdenak besterik ez du garatzen. Sifili tertziarioa oso berantiarra izan daiteke, askotan hamar urte baino gehiago pasatzen baitira fase hori agertu arte. Gaixoak sendatuta dagoela uste badu ere, gaitza sor egoeran dago, bakterioek gongoil linfatikoetan bizirik irauten baitute. Fase horretan ere konplikazioak gerta daitezke bihotzean edo nerbio-sisteman: kasu larrienetan, gaixoak hil izan dira. Nerbio sisteman sortutako kalteak oso ohikoak dira, burmuinari eraginez (dementzia zen sifiliaren ondorio ohikoren bat antibitikoak agertu aurretik)

Diagnostikoa

Tratamendua

Gaur egun sifilia antibiotikoz senda daiteke, baina bakarrik lehen eta bigarren faseetan. Penizilina erabil daiteke hirugarren fasean ere, baina penizilina g-sodikoa izan behar da, eta zain barneko injekzioarekin bakarrik, antibiotikoa hobeto hedatzeko. Penizilinaren dosiak alda daitezke, gaixotasunaren egoeraren arabera. Lehen mailako infekzioetan, dosi bakar bat eman daiteke, baina txarrera joaten bada, dosi bat baino gehiago eman behar dira.

Tuskegee sifilis esperimentuak Tuskegeen (Alabama, AEB), 1932an, sifilisaren aurkako tratamenduak oso arriskutsuak, toxikoak eta eraginkortasun txikikoak ziren garaian, AEBetako Osasun Publikoko Zerbitzuak (PHS) esperimentu bat jarri zuen abian, John Charles Cutler medikuaren aginpean, 600 subjekturengan gaixotasun benereoaren eboluzioa aztertzeko. 600 parte-hartzaileak beltzak ziren, pobreak eta ia denak analfabetoak.[6][7] Medikuek sifilisari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten, eta gaixoei doako tratamendua, klinikara joateko doako garraioa, otorduak eta, hilez gero, ehorzketa-asegurua ziurtatu behar zizkieten. Baina gizon haiei ez zieten diagnostikoa garbi adierazi: “odol txarra” zutela esan zieten, sifilisa, anemia, neke kronikoa eta beste gaixotasun batzuk izendatzeko erabiltzen zen termino lausoa.[8] Ezta ikerlanaren benetako helburua ere: tratamendurik gabe sifilisaren progresio naturala zein zen eta heriotzeraino iristen zen behatzea.[9][10]

Esperimentuak 40 urtez iraun zuen, 1932 eta 1972 artean.[11] Zenbaki ofizialen arabera, 399 parte-hartzaileetatik 28 sifilisak berak jota hil ziren, eta beste 100 hari lotutako konplikazioekin. Soilik 74 geratzen ziren bizirik. Gainera, 40 gaixoren emazteak ere kutsatu ziren eta 19 haur gaitzarekin jaio.[9][12]

Guatemalako sifilis esperimentuak

Tuskegeekoa gertatu zenaren antzera, Estatu Batuetako gobernuak zenbait gaixotasunen (sifilisa, gonorrea eta txankro biguna) baimenik gabeko ikerketa aurerra eraman zuen Guatemalako komunitate txiroenetan (langile sexual, umezurtz, soldadu, gaixo mental eta espetxeratuak). Esperimentuak AEBko Harry S. Truman presidentearen, Juan José Arévalo presidente guatemaltarraren eta Guatemalako osasun ofizialen ezagupean egin ziren eta John Charles Cutler medikuaren aginpean (Tuskegeeko sifilis esperimentuen zuzendaria). Haien ondorioz, 83 pertsona hil ziren.[13][14][15][13]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Mapa - What syphilis was called before it was called syphilis (1274 × 581 px)» reddit (Noiz kontsultatua: 2019-06-15).
  2. Cf. Efe Colón no trajo la sífilis a Europa, elmundo.es, 25-10-2010, consultado ídem
  3. (Ingelesez) Franzen, C.. (2008-12). «Syphilis in composers and musicians—Mozart, Beethoven, Paganini, Schubert, Schumann, Smetana» European Journal of Clinical Microbiology & Infectious Diseases 27 (12): 1151–1157.  doi:10.1007/s10096-008-0571-x. ISSN 0934-9723. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  4. (Ingelesez) Eccleston, Kathryn; Collins, Lisa; Higgins, Stephen P. (2008-03). «Primary syphilis» International Journal of STD & AIDS 19 (3): 145–151.  doi:10.1258/ijsa.2007.007258. ISSN 0956-4624. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  5. (Ingelesez) Peeling, Rosanna W.; Mabey, David; Kamb, Mary L.; Chen, Xiang-Sheng; Radolf, Justin D.; Benzaken, Adele S.. (2017-12-21). «Syphilis» Nature Reviews Disease Primers 3 (1): 17073.  doi:10.1038/nrdp.2017.73. ISSN 2056-676X. PMID 29022569. PMC PMC5809176. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  6. Brandt, Allan M.. (1978-12). «Racism and Research: The Case of the Tuskegee Syphilis Study» The Hastings Center Report 8 (6): 21.  doi:10.2307/3561468. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  7. Reverby, Susan M.. (2009). Examining Tuskegee : the infamous syphilis study and its legacy. ISBN 978-0-8078-9867-3. PMC 496114416. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  8. (Ingelesez) II, Vann R. Newkirk. (2016-06-17). «An Unethical Medical Study Took a Year Off the Lives of Black Men» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  9. «Sifilisaren akuriak, eta ez pertsonak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  10. (Ingelesez) Baker, Shamim M.; Brawley, Otis W.; Marks, Leonard S.. (2005-06). «Effects of untreated syphilis in the negro male, 1932 to 1972: A closure comes to the Tuskegee study, 2004» Urology 65 (6): 1259–1262.  doi:10.1016/j.urology.2004.10.023. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  11. (Ingelesez) «Tuskegee Study - Timeline - CDC - NCHHSTP» www.cdc.gov 2021-05-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  12. (Ingelesez) University, © Stanford; Stanford; California 94305. «The shameful legacy of Tuskegee syphilis study still impacts African-American men today» healthpolicy.fsi.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  13. (Ingelesez) Reverby, Susan M.. (2012-06). «Ethical Failures and History Lessons: The U.S. Public Health Service Research Studies in Tuskegee and Guatemala» Public Health Reviews 34 (1): 13.  doi:10.1007/BF03391665. ISSN 2107-6952. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  14. (Ingelesez) «US scientists 'knew Guatemala syphilis tests unethical'» BBC News 2011-08-30 (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  15. «Fact Sheet on the 1946-1948 U.S. Public Health Service Sexually Transmitted Diseases (STD) Inoculation Study» web.archive.org 2013-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.