Demanda mendilerroa
Demanda mendilerroa[1] edo Arandio mendilerroa[2] (gaztelaniaz: Sierra de la Demanda) Iberiar penintsulan dagoen mendigunea da, Iberiar mendilerroan kokatuta. Burgos, Errioxa eta Soria artean dago.
Demanda mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | San Lorenzo mendia |
Garaiera | 2.270 m |
Mota | mendikate, mendilerro eta Eremu natural |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°06′49″N 3°07′32″W |
Mendikatea | Iberiar sistema |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
- Artikulu hau mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Demanda».
Ebro eta Duero ibaien haranen artean kokatuta dago. Bertan sortzen dira Arlanza eta Arlanzón Duero ibaiaren adarrak, bai eta Oca, Oja, Tirón (Fresneda de la Sierra Tirón herrian) eta Najerilla Ebro ibaiarenak ere.
Tontorrak
Mendirik garaiena Errioxan dagoen San Lorenzo da (2.270 metro), non Valdezcaray eski-estazioa dagoen. Bigarren mendirik garaiena San Millán da (2.132 m), Burgosko probintzian garaiena dena.
Giza paisaia
Eskualdeko herri nagusiak Salas de los Infantes, Belorado eta Pradoluengo (Burgos) eta Ezkarai (Ezcaray), Ozkabarte (Santo Domingo de la Calzada) eta Donemiliaga Kukula (San Millan de la Cogolla) (Errioxa) dira.
Guztira 9.500 biztanle inguru bizi dira eskualdean, horietatik 2.051 Salas de los Infantesen.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) www.sierradelademanda.com