Sierra Madre

Sierra Madre[1], Mexikon Sierra Madre de Chiapas deitua, Erdialdeko Amerikako mendikatea da, 600 kilometroz Mexiko hego-mendebaldea, Guatemala, El Salvador eta Honduras zeharkatzen dituena.

Artikulu hau Erdialdeko Amerikako mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Madre (argipena)».
Sierra Madre
Datu orokorrak
Mendirik altuenaVolcán Tajumulco (en) Itzuli
Garaiera4.220 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak15°02′02″N 91°54′10″W
MendikateaAmerikar mendikatea
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Chiapas

Geografia

Sierra Madre ipar-mendebalde hego-ekialde norabidean hedaturik dago, Mexikoko Chiapas estatutik Guatemala, El Salvador eta Honduraseraino. Mexikon Tehuantepec-eko kostaldeko zabaldia eta Chiapasko goi-ordokia bereizten ditu. 600 kilometro luze da eta, batez beste, 1.500 metroko garaiera du. Mendirik garaiena Tajumulco sumendia da, 4.220 metrokoa. Kostaldeko isurialdea hezea da eta, besteak beste, kakaoa eta kafea lantzen dira alderdi horretan.

Historia

300. urte inguruan, maiak finkatu ziren mendi horien ibarretan. 1400. urtean, aztekak jabetu ziren lurraldeaz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.