Sienita
Sienita batez ere ortosaz osatutako arroka igneo plutoniko faneritiko bat da.
Sienita | |||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Ortosa Plagioklasa Hornblenda | ||
Maximoa | 2,8 g/cm3 | ||
Minimoa | 2,7 g/cm3 |
Ezaugarriak
Ia-ia ez du kuartzorik, eta izatekotan %5a baino gutxiago izango da.
Feldespatoan, normalki, ortosa izango da, nahiz eta beste feldespato alkalino batzuk ere izan daitezkeen. Plagioklasa normalean %10 baino gutxiago izaten da. Mineral ferromagnesianoak agertzen direnean hornblenda izaten da eta gutxietan piroxeno edo biotita.
Eraketa
Sienitak intrusio magmatiko alkalinoetan sortzen dira, lurrazal kontinentala lodia den lekuetan edo subdukzio eremu orogenikoetan. Sienita lortzeko granito baten urtze partzial oso txikia egin behar da, potasioa ez urtzeko.
Etimologia
Egiptoko Aswan (garai hartan Syene) eskualdean deskribatu zen lehen aldiz.
Aztarnategi nagusiak
Sienita ez da ohiko arroka. Ondorengo tokietan agertzen da:
- Europan: Suitza, Alemania, Norvegia, Bulgaria eta Errumanian.
- Amerikan: Estatu Batuak: Arkansas eta Montanan bereziki. Ingalaterra Berrian ere bai.
- Afrikan: Egipto (Aswan) eta Malawin.
Iruditegia
- Errusian aurkituriko sienita.
- Quebec-en aurkituriko sienita.
- Sienite arrokak ibaian.
- Sienitazko eskultura egiptiarra.