Siegen

Siegen Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Estatuaren ekialdean dago eta Hessen eta Renania-Palatinatua estatuekin egiten du muga.

Siegen
Siegen
large district town (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaArnsberg
Rural district of North Rhine-WestphaliaSiegen-Wittgenstein
AlkateaSteffen Mues (en) Itzuli
Izen ofizialaSiegen
Jatorrizko izenaSiegen
Posta kodea57001–57080
Udalerri kodea05970040
Geografia
Koordenatuak50°52′32″N 8°01′00″E
Map
Azalera114.69 km²
Altuera267 m eta 256 m
MugakideakNetphen
Demografia
Biztanleria102.560 (2022ko abenduaren 31)
1.044 (2021)
alt_left 52.218 (%50,9) (%49,1) 50.342 alt_right
Dentsitatea894,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0271
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSpandau, Plauen, Katwijk, Leeds, Ypres, Zakopane eta Leeds (en) Itzuli
MatrikulaSI
siegen.de

Geografia

Siegen izena ematen dion Sieg ibaiaren ertzean kokaturik dago. Koloniatik (Ipar Renania-Westfalia) 93 kilometrotara, Frankfurtetik (Hessen) 125era eta Koblentzatik (Renania-Palatinatua) 105era dago. Westerwald mendizerrako iparraldeko muga da.

Historia

Hiriaren lehenengo aipamena 1079 urtekoa da, Sigena izena ematen zaio bertan. Hala ere hiriaren jarduera nagusia den meatzaritza La Tène kulturaren garaian hasi zela jakina da. 1124an Nassau-Orangeko Kondeek eskuratu zuten eta 1303an herri eskubideak lortu zituen, Nassauterren esku jarraitzen bazuen ere. XIV mendean hiria gotortu egin zen.

Siegen, 1842an

1530eko erreforman Siegenek Luteranismoa onartu zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran herriaren laurden batek berriz ere katoliko izatea erabaki zuen. Napoleondar Gerrak sufritu ondoren Prusiak eskuratu zuen herria. Hasieran Koblentzaren esku utzi bazuen ere 1817an Westfaliako Arnsberg barrutian sartu zuen. Siegenek garapen handia izan zuen industrializazio garaian eta 1923an hiri askea izatea lortu zuen.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan ondoren 1945eko apirilaren 3an estatubatuarrek eskuratu zuten hiria. 1975 urteko erreforman hiri aske izateko eskubidea galdu zuen.

Ondasun nabarmenak

Nassau- Orangeko Kondeen bi gaztelu ez ziren kaltetuak izan Bigarren Mundu Gerran eta oraindik osorik diraute. Unteres Schloss jauregi barrokoa eta Oberes Schloss Erdi Aroko gotorlekua dira.

Hiritar ezagunak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Siegen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.