Sidney Poitier

Sir Sidney Poitier (Miami, 1927ko otsailaren 20 Los Angeles, 2022ko urtarrilaren 6a), bahamar-estatubatuar aktore, zinema zuzendari, idazle eta diplomazialaria izan zen. Bi aldiz jaso zuen Oscar saria, gizonezko aktore onenarena 1963an (Lillies of the Field filmagatik) eta ohorezko Oscar saria 2002an.[1]

Sidney Poitier


UNESCOeko ambassador of the Bahamas (en) Itzuli

2002 - 2007

Japoniako ambassador of the Bahamas (en) Itzuli

1997 - 2007
Bizitza
JaiotzaMiami, 1927ko otsailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Bahamak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles, 2022ko urtarrilaren 6a (94 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Juanita Hardy (en) Itzuli  (1950 -  1965)
Joanna Shimkus  (1976ko urtarrilaren 23a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, film-zuzendaria, diplomazialaria, autobiografialaria, zinema ekoizlea, idazlea, autorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, aktorea, antzerki zuzendaria, telebista-ekoizlea eta errealizadorea
Altuera1,89 metro
Lantokia(k)Bahamak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa

IMDB: nm0001627 Allocine: 6723 Rottentomatoes: celebrity/sidney_poitier Allmovie: p106725 TCM: 153567 TV.com: people/sidney-poitier IBDB: 15894
Musicbrainz: d35b2f55-2f3d-47eb-b179-4248e0c96d74 Discogs: 1764157 Find a Grave: 235646071 Edit the value on Wikidata

Aitzindaria izan zen Hollywooden. Beltzak rol bazterreko eta estereotipoetara mugatuta zeudenean, berak aukera izan zuen nortasun handiko protagonisten paperak egiteko. Artean, Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua sortzen ari zenean, Oscarra erdietsi zuen lehen beltza izan zen.[2]

Bizitza

American Negro Theater antzerki taldean aritu zen. 1947an egin zuen debuta kameren aurrean, Sepia Cinderella filmean, figurante gisa. Hiru urte geroago, ordea, Joseph Leo Mankiewicz zinemagilearentzat egin zuen lan No Way Out draman, eta handik aurrera garatu zuen pertsonaiaren trazak erakutsi zituen. Izan ere, anaia arrazista bi artatu behar dituen mediku beltz bat izan zen film horretan.[2]

Hollywoodeko izar eta garai hartako antzezle beltzen eredu bihurtu zen berehala. 1950eko hamarkadan bere lekua egin zuen zineman eta telebistan, eta baita arrakasta handia lortu ere zenbait filmekin: adibidez, Blackboard Jungle (1955), eskola bateko borrokak islatzen zituena, urteen joan-etorrian haren film ezagunenetako bat bilakatu zena. The Defiant Ones filmarekin (1958), Oscar saria irabazteko hautagaia izan zen lehenengoz. Bide horretan kritikak ere jaso zituen, gehienetan beltz zintzo eta atseginaren paperean aritzen zelako, esaterako Guess Who's Coming to Dinner filmean (1967).[2]

Barack Obama presidentearen Domina (PMF) jaso zuen 2009ko abuztuaren 12an.

1970etik aurrera, beltzen eskubideen aldeko mugimendua indartzean, filmak zuzentzen hasi zen, Buck and the Preacher westernarekin estreinatu zen 1972an, eta 1990era arte beste zortzi film zuzendu zituen. Horien artean zeuden Stir Crazy eta Hanky Panky filmak. Nolanahi ere, ez zuen arrakasta handirik lortu zuzendari gisa, eta antzeztuz lortu zuena handiagoa izan zen.[2]

Politikari moduan, Bahametako enbaxadorea izan zen UNESCOn eta Japonian.

Hainbat sari jaso zituen, esate baterako, AEBetako presidentea Barack Obamak Presidentearen Domina (PMF) eman zion 2009an.

Filmografia

Antzezle

Urtea Filma Pertsonaia
1947 Sepia Cinderella Estra
1949 From Whence Cometh My Help Bere
1950 No Way Out Dr. Luther Brooks
1951 Cry, The Beloved Country Reverend Msimangu
1952 Red Ball Express Cpl. Andrew Robertson
1954 Go, Man, Go! Inman Jackson
1955 Blackboard Jungle Gregory W. Miller
1956 Good-bye, My Lady Gates
1957 Edge of the City Tommy Tyler
Something of Value Kimani Wa Karanja
Band of Angels Rau-Ru
The Mark of the Hawk Obam
1958 Virgin Island Marcus
The Defiant Ones Noah Cullen
1959 Porgy and Bess Porgy
1960 All the Young Men Sgt. Eddie Towler
1961 A Raisin in the Sun Walter Lee Younger
Paris Blues Eddie Cook
1962 Pressure Point Doctor (Chief Psychiatrist)
1963 The Long Ships Aly Mansuh
Lilies of the Field Homer Smith
1965 The Bedford Incident Ben Munceford
The Greatest Story Ever Told Zireneko Simon
A Patch of Blue Gordon Ralfe
The Slender Thread Alan Newell
1966 Duel at Diablo Toller
1967 To Sir, with Love Mark Thackeray
In the Heat of the Night Virgil Tibbs
Guess Who's Coming to Dinner Dr. John Wade Prentice
1968 For Love of Ivy Jack Parks
1969 The Lost Man Jason Higgs
1970 King: A Filmed Record... Montgomery to Memphis Narratzailea
They Call Me MISTER Tibbs! Virgil Tibbs
1971 Brother John John Kane
Not Me Boss!!
The Organization Virgil Tibbs
1972 Buck and the Preacher Buck
1973 A Warm December Matt Younger
1974 Uptown Saturday Night Steve Jackson
1975 The Wilby Conspiracy Shack Twala
Let's Do It Again Clyde Williams
1977 A Piece of the Action Manny Durrell
1979 Paul Robeson: Tribute to an Artist Narratzailea
1988 Shoot to Kill Warren Stantin
Little Nikita Roy Parmenter
1992 Sneakers Donald Crease
1994 A Century of Cinema Bera
1996 Wild Bill: Hollywood Maverick Bera
1997 The Jackal Carter Preston
2001 Ralph Bunche: An American Odyssey Narratzailea
2004 Tell Them Who You Are Bera
2008 Mr. Warmth: The Don Rickles Project Bera

Zuzendaria

Urtea Filma
1972 Buck and the Preacher
1973 A Warm December
1974 Uptown Saturday Night
1975 Let's Do It Again
1977 A Piece of the Action
1980 Stir Crazy
1982 Hanky Panky
1985 Fast Forward
1990 Ghost Dad

Telebista

Urtea Titulua Pertsonaia
1991 Separate but Equal Thurgood Marshall
1995 Children of the Dust Gypsy Smith
1996 To Sir, with Love II Mark Thackeray
1997 Mandela and De Klerk Nelson Mandela
1998 David and Lisa Dr. Jack Miller
1999 The Simple Life of Noah Dearborn Noah Dearborn
Free of Eden Will Cleamons
2001 The Last Bricklayer in America Henry Cobb

Erreferentziak

  1. Gaur banatuko dituzte Oscar sariak Hollywoodeko Kodak antzokian. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko martxoak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-7).
  2. Lizarralde, Mikel. «Bidea ireki zuen aktore beltza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.